Ate irekietan gurasoak gurekin parte hartzen animatu dira!

Kaixo Kaixo Okendotik! Ate irekietan pasta goxoak egin ditugu familia giroan!


Hilabeteko azken osteguna izanik, gaurkoan ate irekietan sukaldaritza saioa egitea erabaki dugu, Okendoko ludotekan. Horretarako, ludotekako haur baten ama animatu da kokozko pasta goxoak nola egiten diren irakastera. 

 

Behin osagai guztiak mahai gainean edukita, hauek nahasten aritu gara masa egiteko, prozesuaren pauso guztiak errespetatuz eta noski, errezetaren nondik norakoak ikasiz. Haur talde handi batek parte hartu du eta giro polita sortu da sukalde txokoko mahaiaren bueltan. Haurrak zein hezitzaileok ederki pasa dugu ludotekako amak erakutsitako prestutasunarekin, haur guztiak hartu baititugu kontuan gure pastak egiterako orduan.

 

Arratsalde bikaina pasa dugu sukaldatzen eta bukaeran borobil handi bat egin dugu kokozko pastak probatzeko. Oso goxoak irten zaizkigu pastak eta esperientzia hau errepikatzeko gogo handiz geratu gara guztiok.

bilal

AUPA OKENDOKO SUKALDARIAK ETA MILA ESKER AISHA!

Udaixe 2021!

Udaixe 2021!

2021/06/08

Udaleko Gazteria sailak udako egitaraua prestatu du 12-17 urte arteko gazteentzat.

Gehiago irakurri

Hemen da Udaixe!

Hemen da Udaixe!

2020/07/01

Udaleko Gazteria sailak egitarau berezia antolatu du 12-17 urteko gazteentzat uztailerako.

Gehiago irakurri

Udaixe 2019!

Udaixe 2019!

2019/06/04

12-17 urte arteko nerabeentzako udako egitaraua prest dago eta ekainaren 23ra arte eman daiteke izena.

Gehiago irakurri