Hainbat galderen erantzunak 2

2018/03/28

1.- AutoCAD dokumentuan dagoen "LEIHAKETA EREMUA" geruzan agertzen den polilineatik kanpo proposamenak egin ahal daitezke? Hau al da leihaketa honetako eremu zehatza?

Lehiaketa eremua da lan eremua; nahiz eta malgutasun apur bat egon daitekeen mugak proposamenarekin bateragarri egin ahal izateko. Edonola ere, pleguan zehazten den bezala: Ideia lehiaketaren helburua ez da parkea eraberritzea, diseinatzea edo berantolatzea; bere sarrera egokitzea eta herriratzea baizik, parkeak erdialdeko paisaian eragitea.

2.- Parkinaren proposamenean aldaketak onargarriak al dira, proiektuaren ezaugarriak mantendu ezkero?

Aldaketak onargarriak izan daitezke, baldin eta oinarrizko ezaugarria betetzen bada: aparkaleku kopurua.

3.- Bidegorriaren traza, aldatu ahal daiteke?

Parkin, bidegorri eta Otalora kalearen etorkizunerako proiektuaren AutoCAD planorik ba al dago eskuragarri? Ze punturaino errespetatu behar da proposamen hau?

Egun udalean dauden proposamenak mugikortasun planaren baitan aztertutakoak izan dira soilik. Hau da, oraindik ez da behin betiko erabakirik hartu; eta horregatik, proiektuak egokitzapenak proposatu ditzake.

Edonola ere, konkurtso honetako webgunean, oinarriak eta dokumentazioa atalean, deskargatu daiteke mugikortasun planaren dokumentazioa, lehiaketa eremuari dagokiona.

4.- Jauregiaren sarrerako eremua, proposamenaren parte izan ahal daiteke?

Lehiaketa eremu barruan dagoen edozein puntu izan daiteke proposamenaren parte. Hala ere, kontuan izan Monterron jauregia babestua dagoela monumentu izaerarekin (BOE zk. 52, 1964-02-29).