Eskolara oinez

Eskolara oinez

Urtero bat egiten du Arrasateko Udalak Europako mugikortasun jasangarriaren astearekin eta egitarau oparoa antolatzen du irailean zehar gai hori lantzeko. Bertatik jaio zen Eskolara oinez proiektua, ikasleak ikastetxeetara gerturatzeko modu jasangarriak erabiltzera gonbidatzen duena. 

Eskolara oinez

 2012an jarri genuen martxan egitasmoa eta, orain arte, Arrasate Herri Eskolako ikasleek parte hartu izan dute. Motordun ibilgailuak alde batera utzi (gurasoen autoak edo autobusa) eta oinez, bizikletan edo patinetetan joaten gara. 

Udalako Ingurumen Eskolako irakasleak izaten dira bidelagun aste osoan zehar ikasleak Herri Eskolaraino lagunduz. Bi ibilbide egin ditugu, batak Kurtze Txiki plazan izaten du abiapuntua eta besteak, berriz, Biteri plaza. Espero dugu ohitura jasangarri hauek ikasturtean zehar ere mantentzea eta bidelagun berriak gehitzea!