Lezetxikiko indusketak

Lezetxikiko indusketak

Jose Migel Barandiaranek zuzentzen zuen lan taldeak hasi zituen Lezetxiki  haitzuloan lehen indusketak 1956an. 1968an geratu zen bertan behera lehen ekinaldi hura eta orduko aurkikuntzarik garrantzitsuena Homo Heildebergensis-aren besahezur bat izan zen. Entzute handia izan zuen aurkikuntza hark.

Gaur egun eta 1996.urteaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologo taldeak egiten du Barandiaranek hasitako lan horren jarraipena, Alvaro Arrizabalagaren gidaritzapean. Lezetxikin egindako indusketa lanen emaitzek baieztatu dute ezagutzen den Euskal Herriko giza ezarlekurik zaharrena Lezetxikikoa dela.

Talde horretan parte hartzen dute unibertsitateko ikasleek,  lizentziadunek eta doktoreek ere. Batzuk bailarakoak izaten dira, baina badaude estatukoak edota atzerrikoak diren hainbat ere.

Indusketa lanak uztaileko hilabetean egiten dituzte eta epe horretan Udalako Ingurumen Eskolan hartzen dute ostatu.

lezetxikiko aztarnategia.jpg Hartz baten masailezurralezetxiki 005.jpg

2018.urtetik geroztik ndusketa lanak geldirik daude, izan ere, laborategiko azterketak egiten ari dira urteetan zehar industutako material guztiarekin. Dena den, lanekin jarraitzeko asmoa badago.