2018/2019 Baserri kultura

2018/2019 Baserri kultura

Bidasoro, Emaldi, Akixo, Dolara, Palazio, Salturri, Aranguren, Altzibar, Parraia, Gorostiza, … zerrenda luzea da, baina, oraindik, luzeagoa izan zitekeen, asko baitira Arrasaten azken hamarkadetan desagertu edo hutsik geratu diren baserriak (Erguin, Maitena, Osinaga, Zalduspe, Larrea,…) .

Arrasaten izan den industria garapenak eta urbanizazio prozesuak nekazal eremua guztiz eraldatu du. Nekazaritzarako erabiltzen ziren lurrak izugarri gutxitu dira, eta horien lekua hartu dute eraikinek, asfaltoak, lantegiek,… Lehen sektorean aritzen diren herritarrak ere ez dira asko eta, sarritan, beste lan sektore baten osagarri moduan mantentzen da baserriko lana.

Lortu dugu herriko baserrietara pixka bat gehiago hurbiltzea, horien lana hobeto ezagutzea eta baloratzea. Hona hemen, bideo bat aurtengo lanak laburbiltzen dituena:

 

Gainera, Udal gobernuari azaldutako ondorio, konpromiso eta proposamenen dokumentua ikusi dezakezu.