Bularretik Mintzora

bularretik mintzoraGaltzagorri Elkarteak sortutako egitasmo honek 0 eta 6 urte bitarteko haurren irakurketa ohitura sustatzea du helburu, hiru esparrutan eraginez: etxean, eskolan eta bibliotekan. Irakurketa eta kontaketa lantzeko ikastaroak, haurrek maileguan eramateko liburu sortak, bibliografia egokiak eta aholkularitza eskaintzen zaie guraso eta irakasleei, proiektuaren ardatz eta kokaleku nagusia biblioteka izanik. Programa honek Arrasateko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailen diru-laguntza jaso du.

www.bularretikmintzora.org