Literatura solasaldiak
>> Izen ematea <<
Izena emateko epeak hauek izango dira:
- Solasaldiak gaztelaniaz - PLAZA MUGATUAK -
Literatura latinoamericana, Literatura europea eta Literatura y viajes zikloekin: irailaren 16tik aurrera
- Solasaldiak euskaraz: irailaren 23tik aurrera
- Literary gatherings: irailaren 23tik aurrera
- Literatura y psicología: irailaren 23tik aurrera
Liburuen gaineko informazioa
>> Solasaldiak euskaraz <<
>> Solasaldiak gaztelaniaz <<
>> Literary gatherings <<
>> Literatura y psicología <<
Literatura solasaldien funtzionamendua
Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.
Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela hitz egitera behartuta, eta liburua bukatu barik ere etor zaitezkeela.
Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Gaztelaniazko solasaldietan plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.