Ahoz Aho 2020: ipuinak ez dira geldituko

ahoz ahoAHOZ AHO 2020 Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia bertan behera geratu da, eta horrekin batera, Arrasateko bibliotekan izan behar zuen parada ere bai. 

Hala ere, ipuinek topatu dute gure etxeetara iristeko modua, eta haiekin bidaiatu nahi baduzu, INTUJAI TEATROren Facebookean sartu besterik ez duzu. Bertan, hainbat ipuin kontalarik egoera honetarako propio grabatutako ipuinak goxatu ahal izango dituzu. On egin!