Literatura solasaldiak

solasaldiak 

>> klikatu hemen izena emateko <<

  

Literatura solasaldien funtzionamendua

 

Hilero taldeko partaideak elkartzen dira, aldez aurretik irakurri duten liburu baten gainean berba egiteko. Koordinatzaile batek saioak bideratzen ditu, eta batzuetan liburuen egileek ere parte hartzen dute. Biblioteka saiatzen da aukeratutako liburuaren hainbat ale lortzen, taldekideek maileguan eraman ditzaten.

Solasaldiek aukera ematen dute egile eta estilo literario desberdinak ezagutzeko. Orokorrean, taldeko iritziek asko aberasten dute norberak liburua irakurri duenean jasotako inpresioa. Jakin ezazu ez zaudela hitz egitera behartuta, eta liburua bukatu barik ere etor zaitezkeela.

Doako jarduera honetan aldez aurretik izena eman behar da. Plaza mugatuak daude, hemen dituzu argibideak.

 

Solasaldien programazioa 2020-2021

 

· Literatura Solasaldiak (euskaraz)literatura 2020-2021


Taldean elkartu eta aldez aurretik irakurritako liburu bat komentatzen da solasaldietan, koordinatzaile batek bideratuta.
Ordutegia: 18:30 - 20:30
Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga

  • Urriak 29, osteguna: ‘Etxeak eta hilobiak’, Bernardo Atxaga
  • Azaroak 26, osteguna: ‘Aitaren etxea’, Karmele Jaio
  • Abenduak 17, osteguna: ‘Beduino bat Karibe aldean’, Ali Salem Iselmu

2021eko programazioa aurrerago iragarriko dugu.

 

· Tertulias Literarias (gaztelaniaz)


Hilean behin elkartzen dira, eta aldez aurretik irakurritako liburu bat komentatuko da taldean, koordinatzaile baten zuzendaritzapean.
Ordutegia: 18:30 - 20:30
Koordinatzailea: Juan Ibarrondo, Literatura y viajes ziklorako. 

  • Urriak 21, asteazkena: ‘El descubrimiento de la lentitud’, Sten Nadolny
  • Azaroak 18, asteazkena: ‘El camino cruel’, Ella Maillart
  • Abenduak 16, asteazkena: ‘El cielo protector’, Paul Bowles

Urtarrilean jarraituko du ziklo hauekin: Literatura latinoamericana (koord. Ane Zapatero) eta Literatura europea (koord. Luisa Etxenike).

 

· Literary Gatherings (ingelesez)


Solasaldi hauetan liburu bat edo film bat eztabaidatzen da talde batean, hiztun natibo baten zuzendaritzapean.
Ordutegia: 18:30 - 20:30
Koordinatzailea: Olwen Mears

  • Urriak 27, asteartea: 'Wide Sargasso sea', Jean Rhys
  • Abenduak 15, asteartea: 'Olive Kitteridge' (TV series)

2021eko programazioa aurrerago iragarriko dugu.

 

 Liburuen gaineko informazioa

 

>> Solasaldiak euskaraz <<

>> Solasaldiak gaztelaniaz <<

>> Literary gatherings <<