Enplegu sustapeneko udal plana 2019
Aurreko ekitaldian bezala, hainbat lerro garatzen ari da Udal Enplegu Plana 2019ko honetan:
- Udalak herriko langabeak kontratatzea interes orokorreko lanak eta proiektuak egiteko. Udalak guztira 20 langabe kontratatuko ditu. Deialdiak Lanbideren bitartez egiten ari dira.
- Dirulaguntzak enpresentzat herriko langabeak kontratatzeko. Laguntzak dira Arrasaten lan tokia daukaten 250 langile edo gutxiagoko enpresentzat. Eskaerak aurkezteko epea irekitzeko zain.
- Langabeentzako ikasteko dirulaguntzak. 25 urtetik gorako langabeei zuzendutakoa, xede duena, enplegagarritasuna hobetze alde lanbide heziketako ikasketak egitera bultzatzea. Eskaerak aurkezteko epea zabalik 2019ko abenduaren 31 arte.
- Enpresa Berrientzako dirulaguntzak. Arrasaten irekitzen diren enpresa jarduera berriei zuzenduak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik 2019ko abenduaren 31 arte.
- Tituludun berrientzako laguntzak. Ikasketekin bat datozen enpleguetara sarbidea erraztea tituludun berriei, Debagoieneko enpresentzat proiektuak eginez. Eskaerak aurkezteko epea zabalik 2019ko abenduaren 31 arte.
Honi lotutako kontsultak Udaleko Enplegu Sailak artatuko ditu. Tel 943 25 20 70. e-mail: enplegu@arrasate.eus