Arrasateko Industria bilduma
Arrasateko Udalak 1994an, Union Cerrajera Mondragonesa enpresaren itxierarekin batera, industria bilduma bat eratzeko ideia izan zuen. Hasiera batean sarrailagintzan zentratuta, gero beste sektoretara zabalduz, Arrasaten ekoiztutako produktuen bilduma hasi zen osatzen. 1999-2003ko legealdian indartu egin zen proiektua, eta museoa sortzeko ideia jaio zen. Bildumaren gehiena orduan eskuratu zen, hainbatetan herritarren ekarpenez, bestetan enpresek lagatako edo emandako objetuak , gutxi batzuetan erosita. Proiektuaren momenturik gorena 2001-2004 bitartekoa izan zen, publikoari zabalik egon baitzen “Debagoiena, Giza Abentura” industria erakusketa, bildumaren parte bat erakusgai jarrita, Arrasateko bilakaera sozioekonomikoa kontatzeko.
Gerora, arazo logistikoak eta ekonomikoak zirela medio, erakusketa itxi egin zen, baina bilduma hor dago.
Era askotako objetuak daude bertan: argazkiak, material grafikoa (planoak, …), makinak, tresna txikiak, laborategiko materiala, bertako lantokietako produktuak….
Momentu honetan udala dabil bildumaren inbentarioa osatzen eta eguneratzen.