Udal Azoka birpentsatzeko partaidetzazko prozesua

Udal Azoka biziberritzeko egitasmoa: ikusi


Azken hamarkadan udalak ondorioztatu du Udal Azoka elementu estrategikoa izan daitekeela hiri merkataritza suspertzeko. Halaber, gaur egun daukagun Udal Azokaren ekipamendua berritu beharrean dago, bai instalazioen ikuspegitik, bai saltokien izaeraren ikuspegitik.

Horregatik, 2008an azterlan bat egin zuen udalak, Udal Azokaren instalazioak berritzeko zer aukera dagoen aztertzeko. Bertan proposamen bat landu zen, inbertsio garrantzitsuak eskatzen zituena. 

BAGARA Herrigintza Koop. Elkarteak proposamena aurkeztu zion Arrasateko Udalari, Udal Azoka biziberritzeko proiektu bat lantzeko. Partaidetza metodologian oinarrituta, BAGARAk udalari eskaini dio udal ekipamendu horren diagnostikoa egitea, ekarpenen eta ondorioen sintesi txosten batUdalAzokaen bitartez.

Prozesua abiatzeko, BAGARAk udalari eskatzen dio:

  • Azokaren egitasmoa zehazteko partaidetzazko prozesua martxan jarri dezala, dagokion unean inplikatuz eta Udalaren baliabideak eskura jarriz.
  • BAGARA Herrigintza Koop. Elkarteari partaidetzazko prozesuaren diagnosia, dinamizazioa eta aholkularitza lanak esleitzea, zehazki urrats hauek egiteko:
  • Azokaren eragileen sarea lantzea: eragileak identifikatzea, harreman moldeak antolatzea, ikuspegiak jasotzea eta sistematizatzea.
  • Herritarren iritziak eta ikuspegiak lantzea: azokaren diseinuaren gaineko iritziak eta ikuspegiak jasotzea.
  • Beste leku batzuetako esperientziak jasotzea eta aztertzea.
  • Ekarpenen eta ondorioen sistesi txostena egitea.


Momentu honetan martxan da Udal Azokaren diagnosiaren partaidetzazko prozesua, herritarren multzo desberdinen inplikazio handiarekin.