Enpleguaren sustapena
Lan lerroa | Programa edo zerbitzuak | Publiko hartzailea |
---|---|---|
Enpleguaren sustapena | Lanerako orientazioa |
|
Lanari buruzko informazioa |
|
|
Lan poltsa zerbitzua |
|
|
Lanerako prestakuntza ikastaroak |
|
|
Langabeak kontratatzeko programak |
|
|
Definizioa:
Enpleguaren Sustapena hiritarrak lan mundura hurbiltzen laguntzeko politikak garatzean datza.
Lan arlo hau Enplegu Sailaren sorreratik abordatu da, baina denboran zehar programak aldatzen joan dira: lanerako orientazioa, lanerako prestakuntza ikastaroak, lan poltsa zerbitzua, edo langabeak kontratatzeko programa bereziak.
- Herriko langabeei lanera bidea erraztea.
- Langabeen lanerako prestakuntza hobetzea
- Enpresei langile egokiak bilatzen laguntzea.
Programa edo zerbitzuak
- Langabeziari aurre egiteko ekimenan eta zerbitzuak
- Lana lortzeko norbere ibilbidea definitzen eta burutzen laguntzeko pertsonaz-pertsonako zerbitzua.
- Orientazioko talde saioak: lana bilatzeko orduan jakingarri orokorrak emateko eta egoera berdintsuan dauden pertsonak elkarren kontaktuan jartzeko.
- Lanari buruzko informazioa:
- Lan aukeren inguruko informazio eguneratua eskaintzea. Enplegu Zerbitzuak lan eskaintzen eta lanerako prestakuntza ikastaroen inguruko informazio eguneratua jasotzen du euskarri desberdinetan bezeroen eskura jartzeko: esku orriak Udalaren BAZen, Udal Liburutegian eta Gazte Bulegoan kontsultatzeko, eta Udalaren web orrian on line kontsultatzeko. Informazio orri hauek egunero eta astero eguneratzen ditugu, informazio iturriak datuak berritu ahala. Asko erabiltzen den errekurtsoa da. Horrez gain, lana bilatzen errekurtsoen gida propioa garatuta daukagu, euskarri bietan hau ere, paperean eta on-line.
- Lan poltsa zerbitzua: inguru hurbileko enpresetako lan eskaintzak eta udalerriko langabe zein langileen eskariak kudeatzea, lan poltsa gisara. Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, ematen du zerbitzu hau, Lanbide Euskal Lan Zerbitzuaren plataformaz baliatuta.
- Lanerako prestakuntza ikastaroak: lan merkatuak behar dituen profil profesionalak lortzeko langabeei zuzendutako formazio ikastaroak. Formazio zentroekin elkarlanean edo zuzenean kudeatuta.
- Beste erakundetako langabeak kontratatzeko fondoak herrira ekartzea
- Zailtasun bereziak dauzkaten kolektiboak kontratatzeko programak:
- Elbarriak, bereziki adimen urritasuna daukatenak. (Gureak Taldearekin elkarlanean)
- Gizarteratze prozesuetan daudenak (Emaus Fundazioarekin elkarlanean)
Igo
Publiko hartzailea
- Langabeziari aurre egiteko ekimenan eta zerbitzuak
- Lanerako Orientazioa:
- Lana lortzeko norbere ibilbidea definitzen eta burutzen laguntzeko pertsonaz-pertsonako zerbitzua: Langabeak orokorrean eta bereziki Gizarte Zerbitzuetako interbentzio programa berezietako bezeroak dira zerbitzu honen hartzaileak.
- Orientazioko talde saioak: lana bilatzeko orduan jakingarri orokorrak emateko eta egoera berdintsuan dauden pertsonak elkarren kontaktuan jartzeko, Gizarte Zerbitzutako bezeroei zuzenduta gehienetan, eta batzuetan ere bestela sortu daitezkeen beste bezero multzoei zuzenduta.
- Lanari buruzko informazioa:
- Lan aukeren inguruko informazio eguneratuko orriak Langabeak orokorrean eta lan hobeen bila dabiltzanak dira informazio orri hauen erabiltzaileak. Erabiltzaile asko ditu zerbitzu honek.
- Bezeroen kontsulta puntualak atenditzea: langabeak orokorrean eta lan hobeen bila dabiltzanak dira zerbitzu honen erabiltzaileak.
- Lan poltsa zerbitzua:
- Eskariak: udalerriko langabe zein langileak.
- Eskaintzak kudeatu: herriko eta inguru hurbileko enpresak.
- Lanerako prestakuntza ikastaroak: udalerriko langabe zein langileak.
- Udalerriko langabeak
- Gizarteratze prozesuetan dauden herriko langabeak
- Elbarriak diren langabeak.
Ekintzen bolumena 2013an
- Langabeziari aurre egiteko ekimenan eta zerbitzuak
- Lanerako Orientazioa (Mankomunitatearen bitartez):
- Zerbitzua 2013ko irailaren 2an hasi zen. Ez dago Arrasateri buruzko datu zehatzik, zerbitzua eskualde osorako baita.
- Bi lan orientatzaile daude eskualde osorako.
- Lanari buruzko informazioa:
- Informazio orri eguneratuak: egunero eta astero eguneratuta eta ageriko lekuetan herritarren eskura jarrita (Udaleko web orria, BAZ, Gazte Bulegoa eta Helduen Biblioteka)
- Lan poltsa zerbitzua:
- Zerbitzua 2013ko irailaren 2an hasi zen. Ez dago Arrasateri buruzko datu zehatzik, zerbitzua eskualde osorako baita.
- Lanerako prestakuntza ikastaroak: Udalak zuzenean 3 ikastaro antolatu ditu 2013an:
- Etxez-etxeko laguntzaileak
- Saltzaile teknikoak
- Hondakinen trataera
- Langabeak kontratatzeko beste erakundetako fondoak herrira ekartzea: 2013an 8 kontratu
- Zailtasun bereziak dauzkaten kolektiboak kontratatzeko programak:
- Elbarriak, bereziki adimen urritasuna daukatenak: 2 praktikaldi-kontratu Pauso Berriak programaren bitartez
- Gizarteratze prozesuetan daudenak: 6 pertsona gizarteratze kontratuekin kontratatuta (Emaus Fundazioaren bidez)