Enpresa berrien sustapena

Lan lerroaPrograma edo zerbitzuakPubliko hartzailea
Garapen sozio ekonomikoa Autoenpleguko laguntzak
  • Enpresa promotoreak orokorrean
Sektore ahulak indartzeko programak
  • Arrasateko baserritarrak
  • Arrasateko merkatariak
  •  Herritarrak orokorrean
Jarduera jasangarrien sustapena
  • Herritarrak orokorrean
  • Gizarteratze prozesuan dauden bezeroak
Garapen proiektuak
  • Herritarrak orokorrean

Definizioa

Enpresa ekimen berriak  sortzen eta garatzen laguntzeko politikak dira. Lan arlo hau Enplegu Sailaren sorreratik abordatu da, baina denboran zehar programak aldatzen joan dira:  enpresa promotoreen kontratazioak hasieran, gerora formazioa enpresa sustatzaileentzako, eta orain laguntzak enpresa berrientzat eta formazio programak enpresa sustatzaileentzako.

Igo

Helburuak

  • Kultura ekintzailea bultzatzea, gazteen artean bereziki.
  • Enpresa ekimen berriak herrian integratzea
  • Udalerriko ekonomia aktibatzea

Igo

Programa edo zerbitzuak

  1. Autoenplegurako informazioa eta orientazioa
    • Autoenplegurako aholkularitza: 
      • Hasierako informazioa eta aholkularitza ematea ekintzaileei  baliabide, formazio, laguntzen inguruan.  Udalaren Enplegu Zerbitzuan ematen da.
      • Bideragarritasun plana egiteko aholkularitza:  promotorei doaneko tutoretza ematen zaie bere enpresa plana egiteko. Zerbitzu mankomunatua, Garapen Agentziaren bitartez.
    • Autoenplegurako formazioa:  urtean zehar enpresa ekintzaileei zuzendutako ikastaroak antolatzen dira. Zerbitzu mankomunatua, Garapen Agentziaren bitartez.
  • Autoenplegurako diru laguntzak
      • Beste erakundetako laguntzak ekimen berrietarako herritarren eskura jarri.  Informazioa eman, erraztu tramitazioak…
      • Arrasateko Enpresen Laguntzen Programa, herrian sortutako enpresa berrietan enplegu egonkorra sortzeagatik.  Urteroko deialdiari lotutako programa. 2000 garren urtean jarri zen martxan

    Igo

    Publiko hartzailea

    1. Autoenplegurako informazioa eta orientazioa
      • Autoenplegurako aholkularitza:  udalerriko enpresa sustatzaileak orokorrean.
      • Autoenplegurako formazioa: udalerriko enpresa sustatzaileak orokorrean.
  • Autoenplegurako diru laguntzak udalerriko enpresa sustatzaileak orokorrean.
  • Igo

    Ekintzen bolumena 2013an

    1. Autoenplegurako informazioa eta orientazioa
      1. Autoenplegurako aholkularitza: 
        1.  Hasierako informazioa eta aholkularitza  15 kontsulta
        2.  Bideragarritasun plana egiteko aholkularitza:  10 kontsulta bideratuta Garapen Agentziara,
      1. Autoenplegurako formazioa:  30 pertsonek parte hartu dute 2013ko ikastaroetan.
    2. Autoenplegurako diru laguntzak
    • Arrasateko Enpresen Laguntzen Programa, 3 proiektu aurkeztuta, 3 enpresa diruz lagunduta 4 lanpostu egonkor sortzeagatik.  Guztira 8.529 € banatu dira.

    Igo