Sanjosepeeuskaraz

ARRASATEN SAN JOSEPEKO HARROBIAREN HUTSARTEAREN ETA GERTUKO INGURUNEAREN ETORKIZUNEKO DISEINUA EGITEKO IDEIEN LEHIAKETA (INGURUMEN, GIZARTE ETA EKONOMIA ARLOKO ERREKUPERAZIOA)

Lehiaketaren xedea.

San Josepe harrobia, Arrasateko udalerrian, hirigunetik oso gertu dagoen eremu batean dago; 50 urtetik gora ustiatu dute harria ateratzeko. Horren ondorioz, gaur gaurkoz horren barne bolumenak hartzen du 1.200.000 m³ baino txikiagoa ez den espazio bat (milioi bat eta berrehun mila metro kubiko).

Sanjosepe harrobia

Laster batean betiko itxiko dute harrobia (une honetan zaharberritze lanak egiten dihardute eta Kurtzetxiki Eibar-Gasteiz autopistako tuneletik ateratako harria ustiatzen dihardute), eta barne bolumenaren ikuspegia da ikaragarria, bai ikus eraginaren aldetik bai ingurumen aldetik errekuperatzeko ikuspegitik eta erabilera berriez espazio hori okupatzeko ikuspegitik.

Arrasateko Udalak Lehiaketa hau sustatu du, proposamen bat aukeratzeko, eta proposamen horretan kontuan hartuko dira, batetik, arkitektura, paisaia eta ingurumen kalitatea eta, bestetik, bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta inguruarekin bat egiteko bideragarria den, Epaimahaiak baloratu dezan zein den egokiena San Josepe harrobian gauzatzeko, arau hauetan xedatutakoaren arabera.

Lehiaketari buruz web honetan ematen den informazioa honako hau da:

 

Harremanak                Hirigintza  Saila                      
Tel.:943 252000/05
E-posta:azabala@arrasate-mondragon.net
Lehiaketaren arauak
Deskargatu (PDF 503 KB)

Planoak eta argazkiak
Deskargatu

Planoak .dwg-n
Deskargatu

Kontsultak
Deskargatu

Proposamenak aurkezteko azken eguna
2008-09-30

Epaimahaiaren eraketa
Deskargatu

Aurkeztutako proposamenak
Deskargatu

Lehiaketaren 1. fasean aukeratutako 5 finalistak
Deskargatu

5 proiektu finalisten aurkezpena
Deskargatu

Epaimahaiaren erabakia
Deskargatu