Albisteak

Haurrentzako pizza tailerra eskainiko da ikasturteko bertako produktuen lehen azokan

Ekimena datorren zapatuan egingo da, irailaren 16an, 11:00etan, eta hor parte hartzeko, izena eman beharko da aurrez.

Oreixe Akustikoa musika zikloa egingo da Arrasaten irailaren 8tik 17ra, sei emanaldirekin

Zuzeneko emanaldi akustiko hauek Kulturatetik Juan Arzamendi Musika Etxeko (JAME) Auditoriumera pasatuko dira, “bertan estreinatutako Auditoriuma punta-puntako espazioa baita zuzeneko emanaldi artistikoetarako”

Uda honetan, asteburuero bisita gidatuak eta mendi ibilbideak Arrasatez gozatzeko

Bisita gidatuak zapatuetan egingo dira uztailean, abuztuan eta irailean, eta mendi irteerak domeketan irailera arte.

Zapatuan, Bertako Produktuen Azokan, Debagoieneko txakolina protagonista

Goizeko 9:00etatik aurrera jarrita egongo dira saltokiak; udaberriko produktuez gain, bertan ekoiztutako bestelako produktu ugarirekin.

Loreen eta ortuko landareen azoka berezia Seber Altube plazan datorren zapatuan, maiatzak 20

Azokaren ordutegia: 9:00-14:00. Azokarekin batera, tailer bat antolatu da etxean lorategi eta ortu bertikalak sortzen ikasteko.

Apiriletik ekainera Arrasaten aukera egongo da bisita gidatuez herriko ondarea ezagutzeko eta hainbat natura ibilbidez gozatzeko

Arrasate monumentala eta industriala bisitatu ahal izango dira, eta baita natura ibilbide ugari egin ere.

Martxoaren 18an, Azokaren protagonista: Karapaixoa

Azokako bezeroen artean 12 karapaixo eta tokiko produktuen saski bat zozketatuko dira.

Lezetxiki - Leibar eremuari dagozkion irudien aurrean, Arrasateko Udal Gobernuak honakoa adierazi du:

Arrasateko Udal Gobernua, Udalean jaso den “Lezetxikiren Lagunak” izenpetutako gutuna zein hedabideetan azken egunetan zabaldu diren irudi eta adierazpenak aztertu ostean, Lezetxiki - Leibar eremuko kobazuloan azaleratutako azken gertakarien gainean lanean ari da.

Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa

Atzo Maria Ubarretxena alkateak, Think Tank Nazioarteko Ekintzailetza #Kooperatiboa-ren taldeari harrera egin zion Arrasateko udaletxean.

Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin

Landaketan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman behar dute izena 943 25 20 05 telefonoan.

Bisita gidatuak antolatu dira arrasatearrentzat, Juan Arzamendi Musika Etxea ezagutzeko

20 bisita gidatu izango dira, abenduaren 2tik 17ra bitartean. Bisitak Arrasate Musikaleko kide Igor Larrañagak zuzenduko ditu. Gehienez ere 25 lagunek parte hartuko dute bisita bakoitzean.

Ibai-Arte merkatari elkarteak eta Udalak egitarau zabala antolatu dute Gabonetarako

Arrasate Musikalek eta Arrasate Errugby Taldeak piztuko dituzte Gabonetako argiak abenduaren 1ean, euren 50. urteurrenean, eta jarduera ugariri bide emango diete.

‘Heldu da kontua’ helduentzako euskal kontalarien zirkuituak Maider Alcelay saritu du, eta kontaketa eskainiko du azaroaren 17an Arrasaten

Maider Alcelayk ‘Emeen kemen’ saioa eskainiko du Igor Sala musikariarekin batera azaroaren 17an, 19:00etan, Kulturaten, Jokin Zaitegi aretoan. Saioa doakoa izango da.

Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia

Arrasate izango da aurten jaialdiaren erdigunea, eta hainbat jarduera antolatu ditu Mankomunitateak bertan.

Larunbat honetan, urriak 8, Bulego eta Lemak taldeek kontzertua eskainiko dute Monterron parkean

18:30etan hasiko da egitaraua. Euria eginez gero, Amaia Antzokian izango dira kontzertuak. Doan izango da ekintza eta arrasatear zein bisitari guztiei dago zabalik

Uda honetan, asteburu guztietan bisita gidatuak eta mendiko ibilbideak Arrasate ezagutzeko

Bisita gidatuak zapatuetan egingo dira, uztailean, abuztuan eta irailean; mendi irteerak, berriz, domeketan egingo dira, irailera arte

Udalak 100 sarrera zozketatuko ditu Mondra&Roll jaialdira joateko; Monterron parkean ospatuko da uztailaren 8 eta 9an

Izen ematea jada zabalik da ekainaren 30a bitarte (barne). Zozketa uztailaren 1ean egingo da

Arrasateko San Juan jaiak bueltan dira bi urteren ostean

Guztira 85 ekintza izango dituzte herritarrek aukeran. Covid-19aren aurreko formatua berreskuratu, eta ohiko jarduerak eta ekintzak ospatuko dira, aforo mugarik gabe.