Bidegorriak
Bidegorriak
Bidegorriak, Gipuzkoako hiri arteko motorrik gabeko mugikortasunaren garapenerako azpiegitura sarea da. Sare hori osatzen duten bideek daude udalen eta Foru Aldundiaren ardurapean. Arrasaten momentuz, bi ardatz nagusi daude eraikita. Eskoriatza-Oñati/Bergara adarra, garai bateko Vasconavarro trenaren bidetik pasatzen dena eta, Musakola-Garagartza adarra.
Bidegorriei buruz informazio gehiago behar baduzue klikatu hemen.
VASCO NAVARRO bide berdea
FAMILIAREKIN ARRASATETIK
- Ibilbidea: Joan-etorria
- Zailtazuna: Erraza
- Lurzorua: Bidegorria
- Hasiera: Arrasate
ARRASATE (EROSKI) > SAN PRUDENTZIO
Joan-etorria, 10 km guztira (24 km Bergarara edo Oñatira hurbiltzen bagara)
Gipuzkoako Arrasate herriko Eroski supermerkatutik abiatuta Vasco Navarro Trenbidearen Bide Berdeko tarte txiki bat egin dezakezue Bergara eta Oñatirako bidean, San Prudentzioko bidegurutzeraino. Zailtasunik gabeko 10 kilometro soilik joan-etorriko ibilbide batean, non txikienek gozatu ederra hartuko duten, inolako arriskurik gabe gainera.
edo deskargatu hemen
Beste aukera batzuk
Bidegorriez gain, Arrasateko natura-bideek ere eskaintzen dizute aukera BTT bizikletarekin gozatzeko.