Gastronomia
Gastronomia
Euskaldunok badugu joera tabernetan sozializatzeko. Ohitura dugu lagun taldeak elkartu eta kuadrillan txikitoak edo sagardoa edateko, han-hemenka pintxo bat dastatzen dugula. Jendez lepo egoten dira Arrasateko erdiguneko tabernak eguenetan, pintxopotea dela eta, baina baita egubakoitz arratsaldetan ere. Giro ezin hobea bizi dugu gure herrian. Gainera, hainbat auzotan, ohitura zabaldu da pintxo potea egiteko aste barruan, beste egun batzuetan; beraz, herriko hainbat lekutan aukera izango duzue trago bat eta pintxo bat hartzeko oso prezio onean.
Gastronomiak Arrasaten zer eskaintzen duen