Igerilekuak eta spa
Igerilekuak eta spa
Spa
Erlaxatzeko asmoa baduzu, Arrasateko Musakolako udal kiroldegian baduzu spa zerbitzuaz disfrutatzeko aukera. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu kirol sailaren webgunea.
Igerilekuak
Arrasatek ez du hondartzik, baina, baditu hainbat igerileku, pupliko eta pribatuak, udako beroaldietan freskatzeko aukera ematen dutenak. Animatu zaitezte Musakolako kiroldegiko igerilekuetara hurbiltzera edo Udala auzoan dagoen igerileku pribatuko bista zoragarriez disfrutatzera. Arrasateko mendi ibilbideez disfrutatu ondoren, ez al da plan dibertigarria bertako igerileku batean sartu-irten bat egitea?