Albisteak

Aurten hondakinen kanpainako mural lehiaketaren irabazlea: Arrasate Herri Eskolako ikasleak
Bigarren saria Aranzadi Ikastolako 6. mailako ikasleentzat.

Arrasateko ikasleek Eskolako Agenda 2030aren aurtengo konklusioak aurkeztu zituzten atzo osoko bilkuran.
Legealdiko azken osoko bilkuran aurkeztu ziren Arrasateko ikasleek ikasturte honetan jasotako ondorioak, proposamenak eta konpromisoak, 'energia eta hiri jasangarria' gaiaren inguruan.

Jasangarritasunari buruz aurtengo ondorio nagusiak jasota ikastetxeen arteko foroan
Joan zen astean herriko ikastetxeen arteko foroak egin ziren, Eskolako Agenda 2030 proiektuan aztertutako konklusio nagusiak eztabaidatzeko eta datorren astean udaleko osoko bilkuran plazaratuko den testua osatzeko.

Arrasateko enarak ezagutzeko hitzaldia apirilaren 25ean Kulturaten
Hitzaldiaren helburu nagusia da Aranzadi Zientzia Elkartearen ‘Enara proiektua’ herritarrei ezagutzera ematea.

Arrasate erreferente Europan trantsizio energetikoan eta berriztagarrietan
Arrasateko Udalak SHREC proiektuaren itxiera ekitaldian hartu du parte martxoaren 20an eta 21ean Bruselan.

Arrasateko Udalak lanak hasi ditu Zigorrolako begiratokia aisia eremu bilakatzeko
Begiratokia txukunduko da eta inguruan aisia eremu berri bat sortuko da. Ekimena herritarrek lehenetsi zuten 2021-2022 partaidetza aurrekontuetan.

BERTAN BEHERA geratuko da ZUHAITZ EGUNEKO landaketa herrikoia
ZUHAITZ AZOKA MANTENDUKO DA LARUNBATERAKO.

Urtarrilaren 21ean Arrasateko Zuhaitz Egunaren X. edizioa ospatuko da, ohiko zuhaitz azokarekin eta Etxezarretan 400 haritzen landaketarekin
Landaketan parte hartu nahi duten herritarrek aldez aurretik eman behar dute izena 943 25 20 05 telefonoan.

Arrasateko argiteria publikoaren % 60 LED teknologiaduna da, eta energiaren kostuan % 50 aurreztea lortu da 4 urtean
2017az geroztik guztira 2.680 luminaria aldatu dira LED teknologiara. Energia gastua murriztu egin da, % 70eraino, kontsumo txikiari esker.

Urriaren 14tik 16ra ospatuko da aurten Puntaik Punta, Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia
Arrasate izango da aurten jaialdiaren erdigunea, eta hainbat jarduera antolatu ditu Mankomunitateak bertan.

Azaroan hasiko dira Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba martxan jartzeko obrak
Proiektua udaberrian egongo da martxan; lanak amaitu ondoren

Eskolara Oinez autorik gabeko egunean
Eskolara Oinez ekimenak inoiz baino parte hartzaile gehiago izan du aurten

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Arrasateko Udalak hitzaldi bat antolatu dute komunitate energetikoen inguruan irailaren 22rako
Kulturaten eskainiko da, areto nagusian, 18:00etan, eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea, aforoa mugatua baita.

Eskolara Oinez kanpaina
Eskolako bidean motordun ibilgailuak alde batera uztea du helburu

Uztailaren 20an hitzaldi bat egingo da komertzio txikiei Leintz Bailarako Ekiola Kooperatiba aurkezteko
Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibak energia berriztagarria, iraunkorra eta bertan sortutakoa eskainiko du. Zerbitzua emango die Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako herritarrei eta komertzioei; guztira, 600 bat familiari edo komertzio txikiri.

Herri jasangarri baten aldeko ideiak Udaleko Osoko Bilkuran
Arrasateko ikasleek hitza hartu zuten atzoko Udalaleko Osoko Bilkuran eta Eskolako Agenda 2030 proiektuaren barruan egindako lanak aurkeztu zituzten.

Arrasate energia berriztagarrien hiri izango da apirilaren 27tik 29ra
‘SHREC Arrasate: Shifting towards Renewable Energy for Transition to Low Carbon Energy' jardunaldia hasi berri da, energia berriztagarrien ekoizpen eta kontsumo energetikoaren eraginkortasuna sustatzeko.

Apirilaren 27, 28 eta 29an, SHREC proiektuaren baitan energia berriztagarrien inguruan, Arrasatek nazioarteko adituak jasoko ditu
SHREC proiektuaren xedea da energia berriztagarrien ekoizpena eta energia kontsumo eraginkorra sustatzea, tokiko politikak hobetzea, enpresen inbertsioa sustatzea energia berriztagarrietan zein teknologia berrietan eta kontsumitzaileen inplikazioa handitzea, besteak beste.