Hondakinen Kanpaina

Badira urte batzuk Debagoieneko Mankomunitatearekin batera hondakinen problematikaren inguruko kanpaina egiten dihardugula. 1994. urtean hasi zen ekimen hau, lehen hezkuntzako 3.zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleei zuzenduta, bailarako ikastetxe guztietan.

Kanpaina honen baitan hurrengo ekintzak burutzen ditugu:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoekin

2 orduko saioak egiten ditugu beraien ikastetxeetan. Bertan lantzen da hondakinen arazoa, egungo egoera eta konponbideak, tailer ezberdinen bidez.

Era berean, Udalako Ingurumen Eskolan egun bateko egonaldia egiteko aukera izaten dute.

Azkenik hormairudi lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaie, non, irudikatu behar duten beraien herria hondakinen gaiarekin 50 urte barru. Irabazleek motxila ekologikoak eta eskolako materiala jasotzen dituzte.

Hondakinen tailerraZaborra gutxitzen ikasteko tailerra LHko ikasleak zaborraren arazoa historian zehar aztertzen (1).jpg

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Ordu bateko saioa egiten da, non lantzen den gure bailaran egiten den kudeaketa hondakinekin, bideo eta hizketaldi baten bitartez.

Lema lehiaketan parte hartzeko aukera ematen zaie, hurrengo urteko kanpainan erabiltzeko. Saria egun bateko irteera izaten da talde irabazlearentzat. Irteera horretan, zaborra kudeatzeko hainbat azpiegitura bisitatzeaz gain, Donostiako Aquariuma ere ikusten dugu.

Ikasleak konposta behatzenOntzi arinen sailkapen planta bisitatzenLehiaketako DBHko irabazleak irteera egunean-aquariumean

 

Lema irabazleak urtez urte:

2001/2002          Zaborrari gabon, bizitza hobeari egunon

2002/2003          Zabor urri, bizi berri

2003/2004          Zaborra murriztu, mundua berpiztu

2004/2005          Zaborra behera eta mundua aurrera

2005/2006          Mundua txikitu ez dadin, zabor gutxiago egin

2006/2007          Zaborrik onena, egiten ez dena

2007/2008          Burua piztu eta zaborra murriztu

2008/2009          Sentitu, pentsatu ekin! Zaborrarekin berdin

2009/2010          Mundua garbi mantendu dadin, denon artean lan egin!

2010/2011          Ez izan burugogorra eta murriztu zaborra

2011/2012          Zabor gutxiago sortu eta etorkizun hobea lortu

2012/2013          Zaborra gutxitu eta planetaren bihotza garbitu

2013/2014          Ez nahasi eta birziklatzen hasi

2014/2015          Zaborra murriztu eta bizia berriztu

2015/2016          Birziklatzearen esanahia, bizitzaren nahia