PR-Gi 206 Murugaingo bira, dragoiaren bidetik

PR-Gi 206 Murugaingo bira, dragoiaren bidetik

Ibilbide hau egiteko, aukera bi proposatzen dizkizugu, ibilbide arrunta eta lasterbidea.

Ibilbidearen profilak eta informazioa

  • Ibilbide arrunta
CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Murugain dragoiaren bidetik ibilbidearen profila
  • Lasterbidea
CC By Nc 4.0 Arrasateko udala ~ Murugain dragoiaren bidetik lasterbidearen ibilbidearen profila

Bistaratu ibilbidea Wikiloc-enDeskargatu ibilbidearen PDFa

Informazio gehigarria

Murugain (776 m): gailurrean, Arrasate eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez, dragoi bat bizi zen, Arrasateko herritarrak beldurtzen zituena. Gailurretik inguruko herrien eta mendien ikuspegi ederra dago.
Burdin Aroko herrixka: badirudi herrixkaren okupazioa gertatu zela Burdin Aro Betean, Arabako eta Gipuzkoako mugan eta Murugaingo tontorretik gertu. Kokatuta dagoen tokia estrategikoki ona izateaz gain, leku aproposa da Burdin Aroko ekonomia aurrera eramateko. Herrixka harresitua dago, trapezio forman. Kareharrizko harri landu bakoak daude lur eremuko lapiazaren gainean egokituta eta mailakatuta, eustorma moduan. Aurkitu diren arrastoen artean daude: zeramikak (eskuz egindako 251 zati), hareharrian landutako leungailuak, eskuko errota baten zati bat eta erretako lur edo adobe puskak. Aztarnategiak berezitasun propioa dauka, gerra zibilean harresia erabili zelako trintxera moduan; horrek kalteak ekarri zizkion.
Espainiako Gerra Zibileko lubakiak: tontorretik gertu ikusi daitezke gerra zibileko lubakien arrastoak. Horien babesean Dragoien batailoiak tiro egiten zien Molaren tropei. Errepublikaren defentsan gudariak Murugainen egon ziren 1936ko azarotik 1937ko martxoaren 31ko erasora arte.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako baso itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).