Arrasateko Sutea

 

Euskal Herri osoa, bi leinu edo bando nagusitan banatuta aurkitzen zen: Oñaztarrak eta Gamboatarrak. Mondragoen ere, gauza bera gertatzen zen, bi alderdi bazeuden, Guraia (Oñaztarra) eta Bañez (Ganboatarra).

Zatiketa hau nabaria zen herriko bizitzan, bi alkate zeuden, alderdi bakoitzak berea bait zuen, bi erietxe... horien artean iskanbila sortuz.
 

Norgehiago hori Bañeztarrak (Ganboatarra) irabaz zezaten, Oñatiko konteak, laguntza eskeini zien Bañeztarrei , Mondragoe herrian bere tropekin sartuz. Guraiatarrak (oñaztarrak) hura ikusi orduko, inguruan laguntzarik ez eta Bizkaiko leinu bati eskatu zion laguntza : Gonzalez de Butron eta Muxika leinuari hain zuzen ere.

Baita eman ere, zeren Mondragoera itzuli bezain laister aurreatik herrian sartutako Oñatiko kontearen tropak herritik kanpo jaurti baitzituzten. Baina ez zen giroa baketu , Gamboatarrek ez zuten etsi . Oñatiko konteak 2.000 ganboatar inguru elkartu ondoren Mondragoe ingurati zuen bereganatzeko asmoz. Herria eskuratzea ezinezkoa zitzaiola ikusi zuenean herriari sua ematea erabaki zuen.