Bisita gidatuak

RSS icon

banner_ibilbideak

 

Udalak antolatutako bisita gidatuetan izena eman.

Hemen esku orria inprimatzeko formatuan.

 

Bisita gidatuak  Debagoiena turismoren eskutik.

 

Bisita gidatuak - Freelance:

Badira hainbat freelance zerbitzu hau eskaintzen dutenak:

  • Feel Euskadi  - Ondarea, historia, mendia eta natura ingurunea  - 644 37 47 46  - info@feeleuskadi.eu - www.feeleuskadi.eu
  • Menditxik  - Mendia eta natura ingurunea  -  616 85 81 26  -  info@menditxik.com  -  www.menditxik.com
  • Sigi-Sagan  -  Mendia eta natura ingurunea - 619 48 57 67  -  sigisagan@hotmail.com  -  www.sigisagan.eus
  • Ugutz Basauri  - Ondarea, historia, mendia eta natura ingurunea - 695 75 34 30  -  ninaizugutz@yahoo.es

 

 

Udalak antolatutako bisita eta ibilbide gidatuak:

Apirilak 20, bisita gidatua Arrasate historikoa: Esparru gotortuak

Irteera gidatua, azalduko duena non dauden Arrasatek historian zehar izan dituen gotorlekuak eta babes eraikuntzak.

Gehiago irakurri

Apirilak 21, ibilbide gidatua natura ingurunean: PR Gi-205 Anporretako bira, burdinaren bidea

Ibilbide honek erakusten du burdinak zer bide egiten zuen antzina, minerala non garbitzen zen, eta Meatzerreka auzoa bera, meatzarien auzoa. Bidean ikusiko ditugu Itturritxipiko gaina, eta Epeleko gaina eta gerra zibileko lubakiak.

Gehiago irakurri

Apirilak 27, ibilbide gidatua natura ingurunean: Panelen interpretazioa eta GPS oinarrizko ezagutza. Kurtzetxikira igoera.

Ibilbide honetan ikasiko dugu panel informatiboak interpretatzen eta telefono mugikorraren bidez orientatzen, Oruxmaps erabiliz. Geero, Kurtzetxikira joango gara aplikazioarekin praktikatzera.

Gehiago irakurri

Apirilak 28, ibilbide gidatua natura ingurunean: PR Gi-206 Murugain, dragoiaren bidetik

Ibilbide zirkular hau Murugainera doa, Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez dragoiak buztanaz egindako mandabidetik. Gailurrean daude Burdin Aroko herrixka baten aztarnak eta gerra zibileko lubakiak. Gozatu daiteke ere inguruko mendien eta herrien panoramikaz.

Gehiago irakurri

Maiatzak 5, bisita gidatua Arrasate historikoa: Ahaztutako emakumeak

Bisita gidatua hainbat emakumeri buruz, historian zehar Arrasaten bizi izandakoak.

Gehiago irakurri

Maiatzak 18, bisita gidatua Arrasate historikoa: Arrasateko hiri gutuna eta gizarte berria

Hiri gutuna eta gizarte berria. Bisita gidatua hiri gutunaren garrantziaz jauntxoen jazarpenetik libratzeko, eta Erdi Aroko Arrasateri buruz.

Gehiago irakurri

Maiatzak 19, ibilbide gidatua natura ingurunean: Udalatxera igoera

Mendi ikusgarri hau, Arrasateren eta Elorrioren artean dagoena, altxatzen da Deba eta Ibaizabal ibaien arroetako herrien eta baserrien gainetik. Tontorraren hegoaldeko hegalean Udala auzoa dago. Tontorrean ditu kareharrizko izugarrizko hormak eta haitzak, baita ere, leize-zuloak, harritzak, tximiniak eta abar. Landaredian nagusi da artadi kantauriarra, baina mendebaldeko hegalean badira pago batzuk ere. Gailurreko ertz harritsuek zerra itxura ematen diote. Gandorreko tontor nagusiak dira: mendebaldetik ekialdera, Ormetako gaina (979 m), Ustapeko punta (1.026 m) eta Udalatx (1.117 m).

Gehiago irakurri