Natura bideak
Arrasateko paisaian, Udalatx mendia gailentzen da. Baso berdez eta haitzez inguratua, gailurrera igotzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.
Homologatutako bidezidorrak eta auzo bideak ere, eskura dituzu Arrasaten.
Bakarka, familian edo lagunekin bazatoz, aukeratu ezazu gehien egokitzen zaizun ibilbidea. Euskadiko txoko ederrenetarikoak ezagutzeko aukera izango duzu.
Ibilbideak
Ongi seinaleztatuta eta egokituta daude.
Deskargatu hemen Natura ibilbideen mapa
Ibilbideen gaineko xehetasun gehiago izateko, kontsultatu udalaren SIG mapa.