Jabetze Eskola

Jabetze Eskola

Zer eskaintzen du Jabetze Eskolak?

  • Emakumeontzat formazioa, eztabaida eta topaketa gunea.
  • Emakumeen eskura jartzen ditu hainbat lanabes perspektiba feminista batetik jendartea ulertzeko eta hura eraldatzeko, emakumeen ahalduntzea eta parte hartze sozio-politikoa indartze aldera.
  • Proposatzen du kalitateko prestakuntza eskaintza zabala eta askotarikoa, sortzen dena modu dinamikoan eta era parte-hartzailean, ikasturtez ikasturte.
  • Antolatzen dira ikastaroak, tailerrak, ekintza puntualak, topaketak, bilerak, gune iraunkorrak (kultura askotariko emakumeen topagunea, GIF…)..., adin eta profil askotariko emakumeentzat.

       Zatoz eta parte hartu!