Zer da Emakume Txokoa

  • Emakume Txokoa da Berdintasun arloaren zerbitzu bat Arrasateko Udalean. Ateak zabaldu zituen 2003an, erantzuteko mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bati, emakumeentzako espazio propio baten beharrari, alegia.
  • Espazio bat emakumeak ahalduntzeko, emakumeen topaketa gune bat eta prestakuntza leku bat; gune bat sareak josten joateko elkarrean artean, konfiantza eta konplizitate giroan.
  • Gune ireki bat da, eta harremanean dago berdintasuna lantzen duten herri eragileekin nahiz norbanakoekin.
  • Bere bokazioa da jendarte parekideagoa, askeagoa, jasangarriagoa eta goxagarriagoa garatzen joatea. Arlo horretan erreferentziazko gunea da herrian.
  • Gune bat, koordinatzen dituena ekimenak eta zerbitzuak emakumeen partaidetza sustatzeko bizitza eremu guztietan.

 

Zer eskaintzen du Emakume Txokoak?

  • Informazioa eta orientazio orokorra gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan.
  • Aholkularitza Juridikoa emakumeen diskriminazio egoeren inguruan.
  • Prebentzio eta sentsibilizazio kanpainak herrira begira (Martxoak 8, azaroaren 25a, besteak beste) herriko mugimendu feministarekin eta emakumeen elkarteekin elkarlanean.
  • Bitartekoak eskaintzea berdintasunera eta feminismora hurbiltzeko.
  • Emakumeentzako Jabetze Eskola (JE!). Emakume Txokoaren ardatz estrategiko bat izanik, emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa bultzatzea, hasieratik, garrantzi handia eman dio emakumeen prestakuntzari. Horrela sortu zen Arrasateko Jabetze Eskola JE! 2007an.

 

Ez gara gai mundua gura adina aldatzeko; gai gara, ostera, aldaketa txikiak bultzatzeko