BIDAIATU

BIDAIATU

 

 

BIDAIATEKA

Gazte Bulegoan aukera dago beste lurralde batzuetako informazioa eskuratzeko: mapak, ibilbideak, alojamendua, gidak... Zatoz eta eskuratu informazioa!

 

DOKUMENTAZIOA

Bidaiatzeko ezinbesteko dokumentuak:

  • ESTATU ESPAINIARREAN

NAN: Nortasun Agiri Nazionala derrigorrezkoa da 14 urtetik aurrera.

Adin txikikoek aitaren, amaren edo tutorearen baimena behar dute. Baimenak idatzita eta sinatuta egon behar du. Polizia komisarietan, Epaitegietan, Notarietan eta Guardia Zibilaren bulegoetan bideratzen da.

OSASUN TXARTELA behar duzu osasun zerbitzuak jasotzeko. Txartelik ez baduzu, edozein aseguru enpresa edo mutuako dokumentuak aurkeztu ditzakezu.

 

  • ATZERRIAN

NAN
NANa ezinbestekoa da, eta zenbait herrialdetan, gainera, pasaportea eta bisatua ere behar dira.
NAN eskuratzeko:
Arabako Polizia komisaria
Olagibel 11. 01004 - Vitoria/Gasteiz (Araba)
Ordutegia: astelehenetik eguenera 09:00-19:00 / egubakoitzean 09:00-14:30

PASAPORTEA
Ezinbesteko dokumentua da zenbait herrialdetan sartzeko. Adin txikikoek amaren edo aitaren baimena behar dute bidaiatzeko.
Pasaportea eskuratzeko:
Arabako Polizia komisaria
Olagibel 11. 01004 - Vitoria/Gasteiz (Araba)
Ordutegia: astelehenetik eguenera 09:00-19:00 / egubakoitzean 09:00-14:30

BISATUA
Ez da beharrezkoa hiru hilabete azpiko egonaldietan, turismo edo lan bidaietan eta joan-etorriko txartela baldin baduzu. Hemen kontsulta dezakezu bisaturik behar duzun edo ez bidaiatu nahi duzun herrialdean.

EUROPAKO OSASUN TXARTELA
Txartel honen titularrek Europar Batasuneko herrialdeetan eskubidea dute osasun zerbitzua jasotzeko. Online edo Gizarte Segurantzako Bulegoetan eskuratu daiteke, eta 2 urterako balio du.

 

GOMENDIOAK

Atzerrira bidaiatzen denean, gomendagarria da bisitatzen den herrialdeko ohiturak eta legeak ezagutzea. Atzerri Gaietako eta Kooperazio Ministerioaren webgunean bidaiarako gomendioak dituzu.

Enbaxaden eta Kontsulatuen zerrenda.

 

OSASUNA-ASEGURUAK

  • OSASUN TXARTELA behar duzu osasun zerbitzuak jasotzeko. Txartelik ez baduzu, edozein aseguru enpresa edo mutuako dokumentuak aurkeztu ditzakezu.
  • EUROPAKO OSASUN TXARTELA: txartel honen titularrek Europar Batasuneko herrialdeetan eskubidea dute osasun zerbitzua jasotzeko. Hitzarmenak dituzten herrialdeetan ere jasotzen da osasun zerbitzua.

 

OSTATUAK

· Espainiako turismoaren web orri ofiziala. Hotelak, paradoreak, landetxeak, kanpinak...

Aterpetxeak

· Gipuzkoako aterpetxeak. Foru Aldundiaren gazte aterpetxeen sarea. Online erreserbak
· Nafarroako aterpetxeak
· REAJ. Espainiako Gazte Aterpetxeen Sarea: Sareko aterpetxeetan erreserbak, aterpetxeen informazioa, mapak...
· HiHostels: Nazioarteko Gazteen Aterpetxeen Federazioa. Aterpetxeak eta erreserbak, berriak, informazioa, deskontuak...
· Hostelword: Alojamenduen bilatzailea mundu osoan, aterpetxeak...

Hotelak, ostatuak…

· Ostatuak eta pentsioak Espainiako hirietan
·
Hotel merkeen sarea HOTEL FORMULE 1, ETAP HOTEL, IBIS HOTEL... Hotel merkeen sarea, Frantzian, Espainian, Suitzan, Hego Afrikan, Australian, Brasilen eta Japonian ere badaude.
· Hotelen gida Hotelen eta mundu osoko hirien informazio turistikoaren direktorioa

 

Bed and breakfast

· Bed & breakfast etxeak Britainia Handian, Irlandan eta Frantzian
· Ohea eta gosaria eskaintzen dituen formula merkea. Ingelesez.

Kanpinak

· Euskadiko kanpinak
. Nafarroako kanpinen gida
Europako kanpinak 8.000 kanpinen bilatzailea. Bilaketa erraza eta azkarra. Informazioa, erreserbak.

Landetxeak

· Euskadiko baserri turismoak eta landetxeak.
· Nafarroako landetxeak

Etxeak partekatzeko guneak

  • Etxe partikularrak:

. Couchsurfing
. Belodged

  • Etxe partikularrak ordainduta:

. Air Bnb
. Wimbu

  • Ostatua lanaren truke:

. Help X: Boluntariotza sare bat da, ostatuaren eta otorduaren truke ordaindu gabeko aldi baterako lanak aurkitzen laguntzen duena. Izena eman behar da, bi urterako 20 euro.
. Wwoof: Erakunde nazionalen sare bat da, mundu osoan zabalduta dauden etxalde ekologikoetan boluntarioei lana eskaintzen diena.



GARRAIOA

Autoz

. Compartir Autoak konpartitzeko aukera
· Hitchwiki Autostop egiteko informazioa. Auto berean besteekin bidaiatzea. Europatik merke bidaiatu
· Viamichelin Ibilbideak, mapak eta kale izendegiak... Europako eta estatuko informazioa.

Hegaldi merkeak

Aerolinea merkeen bilatzaileak:
www.whichbudget.com
www.kayak.com
www.trabber.com

EUROPA:

-ALEMANIA:

www.airberlin.com

www.condor.com

www.gexx.de

www.germanwings.com

www.tuifly.com

-ERRESUMA BATUA:

www.bmibaby.com

www.easyjet.com

www.flybe.com

www.flythomascook.com

www.jet2.com

www.flymonarch.com

-ESPAINIA:

www.vueling.com

-ITALIA:

www.meridiana.it

-BELGIKA:

www.brusselsairlines.es

-TXEKIAR ERREPUBLIKA:

www.smartwings.com

- ESLOVAKIA:

www.skyeurope.com

-HUNGARIA:

www.wizzair.com

-IRLANDA:

www.ryanair.com

-NORBEGIA:

www.norwegian.no

IPAR AMERIKA ETA KARIBEA:
www.jetblue.com
www.southwest.com
www.delta.com

HEGOAMERIKA:
www.voegol.com
 
ASIA:

-TXINA:

www.elong.net

www.hnair.com

-ASIAKO HEGO-EKIALDEA:
www.airasia.com

 

Trena

· Euskotren

· Renfe

· Feve

. TGV Frantziako trenak

. INTERRAILA. Europako 30 herrialde trenean ezagutzeko txartela.

· Eskaintzak. Trenez bidaiatzeko eskaitzak. EURODOMINÓ, INTER RAIL, TALDEAK...

 

Autobusa

· Busweb Mundu osoko autobus enpresen estekak biltzen dituen web gunea. Ingelesez.

Ferriak

- Ferryen bilatzailea

- Frantzia, Irlanda eta Britainia Handirako ferrya

Itsasontzia

· Itsas bidaien erreserbarako eta salmentarako sareko gunea.

 

LAN BRIGADAK ETA AUZOLANDEGIAK

 

Eusko Jaurlaritzaren programa da, 20-31 urte arteko gazteentzat. Aukera ematen du lankidetza proiektuetan hiru hilabetez parte hartzeko.

Izena emateko epea: otsailaren 19an (2018).

 

  • BRIGADAK

Brigadak bidaia batzuk dira, herrialdeetara taldean egiten direnak, tokian tokiko gizarte erakunde eta mugimenduen eskutik. Helburua da herrien errealitateak eta borrokak ezagutzea, haiekin bizitzea, eta itzulitakoan, salaketa eta sentsibilizazioa bultzatzea. Batzuetan, lan jakin batzuk egiten dira; beste batzuetan, berriz, bisitak eta bizipen eta informazio trukeak dira.

Askapena

 

  • AUZOLANDEGIAK

Hainbat jatorritako lagunek osatutako talde batek, borondatez, bi-lau aste bitarteko epealdian, lan bat egiten du gizartean eragina izango duena, ekintza osagarri batzuekin batera. Balio du balio jakin batzuk sustatzeko: elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kulturartekotasuna...

Eusko Jaurlaritza. Izena emateko epea: apirilaren 25ean (2017)

SCI

 

  • ELKARTASUN BIDAIAK

Bidaia batzuk dira, zenbait GGKEek antolatuak, pobretutako herrialdeetara joateko. Helburuak: lankidetza proiektuak bisitatzea, sentsibilizazioa, turismoa era alternatibo eta arduratsuan...

Sodepaz

Bolunta

Turismo responsable

 

INFORMAZIOA:

. Euskadi Eusko Jaurlaritzaren web orria. Informazio orokorra: ostatuak, mapak, gastronomia, garraioak, astialdia eta abar.
. Nafarroa Informazio orokorra: ostatuak, mapak, gastronomia, aisialdia, …
. Bide berdeak Ibiltari eta zikloturistentzako ibilbide bilakatu diren antzinako trenbideak

. Espainiako Enbaxadak eta kontsuletxeak atzerrian eta, atzerriko enbaxadak eta kontsuletxeak Espainian. Beharrezko dokumentazioa, osasun eta segurtasun aholkuak…
. Mundu osoko turismo bulegoen bilatzailea

. Munduko mapak. Munduko atlasa eta herrialde bakoitzaren informazioa.
. Diru trukea Mundu osoko txanponen baliokideak jakiteko

 

BIDAIA AGENTZIAK

. Banoa Bidaia alternatiboak: ibilbide bereziak, trekking-ak, …
. Ibiltari Bestelako bidaiak.

. Club Marco Polo Bidaia alternatiboak. Espedizioak, trekking-ak, eskualde polarrak, belaontziak, multiabentura...
. Web viajes Bidaia agentzia berezien bilatzailea: bidaiari elbarriak, gay eta lesbianak, bidaia alternatiboak...
. Iltrida Gazteentzako eta ikasleentzako hegaldi tarifak, hegaldien erreserbak online eta bidaiatzeko informazioa