TXARTELAK

TXARTELAK

 

 

ATERPETXE TXARTELA

Txartela beharrezkoa da Youth Hostel International sareko aterpetxeetan lo egiteko.

Gazteentzako aterpetxe txartela
Baldintzak: 14-30 urte.
Behar duzuna: NAN, Gazte txartela (baldin baduzu).
Prezioa: 5 € / Gazte txartelarekin 2,5 €

 

Helduentzako aterpetxe txartela
Baldintzak: 30 urtetik gorakoentzat
Behar duzuna: NAN.
Prezioa: 10 €

 

Familientzako aterpetxe txartela
Baldintzak: adin txikiko seme-alabadun familientzat.
Behar duzuna: NAN.
Prezioa: 18 €

 
Taldeentzako aterpetxe txartela
Behar duzuna: partaideen zerrenda, estatutuen kopia.
Prezioa: 16 € / dohainik EJko elkarteen zentsukoentzat

 

REAJ Estatuko aterpetxe Sarearen informazioa
HiHostels Nazioarteko aterpetxe Sarearen informazioa

 

IKASLE TXARTELA (ISIC)
Mundu osoko edozein herrialdetan erabili dezakezu.
Baldintzak: 12 urtetik gora, ikaslea.
Behar duzuna: argazkia, NAN, matrikula edo zentro homologatuen frogagiria.
Prezioa: 9 €

Deskontu guztien informazioa herrialdeka: www.isic.org

 

IRAKASLE TXARTELA (ITIC)
Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle kontratatuta daudenek atera dezakete. Txartelaza abantailak izango dituztu garraio, ostatu, museo, kulturagune, antzoki eta beste hainbat lekutan.
Baldintzak: irakaslea izatea.
Behar duzuna: argazkia, NAN, lan kontratua edo zentroaren frogagiria.
Prezioa: 9 €

Deskontu guztien informazioa herrialdeka: www.istc.org

 

NAZIOARTEKO Go25 TXARTELA (YTIC)
Honen bidez munduko edozein tokitan milaka abantaila eta beherapen izango dituzu.
Baldintzak: 14-31 urte.
Behar duzuna: argazkia, NAN.
Prezioa: 9 €

Deskontu guztien informazioa herrialdeka: www.istc.org

 

GAZTE TXARTELA
Abantailak eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatu espainiarrean eta Europako 34 herrialdeetan.
Baldintzak: 14-30 urte arteko gazteentzat
Iraupena: 30 urte betetzen diren egunera arte
Prezioa: 6 euro

Deskontuen eta abantailen informazioa 

 

Beste batzuk

 

MUGI TXARTELA
Gipuzkoako garraiobidean ibiltzeko txartela da.
Behar duzuna: 4 euro, NAN kopia, errolda agiria, argazkia.
Non eta zelan eskuratu

 

IT TXARTELA  Sistema honek egiaztatzen du tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko jakintza.
KZGunean egin dezakezu
KZGUNEA
Kulturate, Azoka kalea 1. 20500 Arrasate
Tel. 943 02 36 15

 

KANPISTA TXARTELA
Camping Card Internacional (CCI) kanpin dendarekin edo karabanarekin kanpatzen duenaren nortasun agiria da. Familia osoarentzat balio du (gehienez 11 kide). Urte bateko iraupena du (urtarriletik abendura).

Zer eskaintzen du?
* Erantzukizun zibileko asegurua dauka, hirugarrenei sortu dakizkiekeen kalteetarako. Mundu osoan balio du aseguruak.
* Hainbat kanpinetan % 25era arteko deskontuak lortu daitezke.
* Herrialde batzuetan, nahitaezkoa da edo lehentasuna ematen du tokia eskatzerakoan.
* Beherapenak lortu daitezke kanpatzean eta kiroleko materialean, atrakzio parkeetan, museoetan...

Non eskuratu daiteke?
Kanpista eta Karabana elkarteetan eskuratu daiteke.
Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa.

 

DONE JAKUE BIDEAREN TXARTELA

Zer da?
Erromes izaera aitortzen duen dokumentua da. Balio du egiten den ibilbidea jasotzeko, eta aterpetxeetan lo egiteko. Bidearen bukaeran "Compostela" agiria eskuratzeko, beharrezkoa da txartela aurkeztea.

Non lortu daiteke?
Done Jakue bidearen Lagunen elkarteetan egiten dute. Bidean bertan ere lortu daiteke, aterpetxeetan edo bidean dauden erromesentzako informazio bulegoetan.
Araban, Gipuzkoan, Bizkaian (info@caminobizkaia.net).