LANA

Lana

 

 

ESKAINTZAK

Eskaintza publikoa, oposizioak

 

Eskaintza pribatua 

  • Egunkarietako iragarkiak Domekako egunkarietan argitaratu diren lan eskaintzak aurkituko dituzu kategoria profesionaletan sailkatuta. Astelehenero berritua!!!
  • Lanbide Eusko Jaurlaritzako Enplegu Zerbitzuak biltzen dituen eskaintzak, enpresa pribatuetan aritzeko.  
  • SEPE Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren eskaintzak, enpresa pribatuetan aritzeko.

 

LANA BILATZEKO JAKIN BEHARREKO GUZTIA

Curriculuma, elkarrizketa

  • Aholkuak lan munduan sartzeko: curriculuma zelan egin, aurkezpen gutuna, elkarrizketa pertsonala...
  • Curriculumak hainbat hizkuntzatan. 
  • GazteBizHitza Gazteentzako Orientazio eta Aholkularitza Online Zerbitzua, Lana, Ikasketak, Etxebizitza

 

  Lana Interneten

 

NORA JO

ENPLEGU ZERBITZUA. Arrasateko Udala
Arrasateko Udala
Herriko plaza nagusia 1. 20500 Arrasate
Tel. 943 25 20 70
E-posta: enplegua@arrasate.eus

Informazio pertsonalizatua ematen da hainbat gairen gainean: lana bilatzeko, autoenplegua, lan deialdiak eta lan poltsa, prestakuntza, dirulaguntzak, ...

 

LAN ORIENTAZIOKO ZERBITZUA. Debagoieneko Mankomunitatea
Debagoieneko Garapen Agentzia
Nafarroa etorbidea 23. 20500-Arrasate
Tel. 943 79 30 90
Fax: 943 79 67 72
E-posta: orientatzailea@debagoiena.eus

  • Lana bilatzeko aholkularitza pertsonalizatua ematen da, norberari egokitutako lana bilatzeko, norabidea eta estrategiak diseinatzen laguntzen da: pertsonaz pertsonako norabide profesionala aztertu, prestakuntza beharrak detektatu eta ibilbideak definitu, lana bilatzeko teknikak landu eta egindako pausoen jarraipena tutoretu.

 

LANBIDE. Euskal Enplegu Zerbitzua
Nafarroa etorbidea 12. 20500 Arrasate
Telefonoa: 943 02 38 60
E-Maila: arrasate-mondragon@lanbide.eus

SEPE
Nafarroa etorbidea. 20500 Arrasate
Tel. 943 79 71 45

  • Estatuko Enplegu Zerbitzua da. Lan eskaintzak, ikastaroak, laguntzak, orientazioa, prestazioak…


KUTXA ZEHARO
Otalora Lizentziaduna kalea 14-3. 20500 Arrasate
Tel. 943 71 25 51
E-posta: enaraagirre@kutxazeharo.com

  • Doaneko zerbitzua lan merkatuan aritzeko zailtasunak dituzten pertsonei laguntzeko.

 

DAITEKE
Polo Garaia. Goiru eraikina 1-A. 20500 Arrasate
Tel: 688 81 79 15
E-posta: daiteke@daiteke.com

 

ABLEak (ETTak)

ADECCO
Helbidea: Erguinarro 2-2. (Polo Garaia)
Tel.: 943 71 26 92

RANDSTAD
Helbidea: Garibai etorbidea 7-1. solairuartea. 20500 Arrasate
Tel.: 943 79 87 77

 

LANA ATZERRIAN 

Atzerrian lan egitea esperientzia aberasgarria izan daiteke; aukera izango duzu harreman eta esperientzia berriak bizitzeko, baina, batez ere, zure curriculuma osatzen lagunduko dizu, eta etorkizuneko lan merkatuan ate asko zabalduko dizu.

Europako Batasuneko herrialdeen kasuan, europar hiritarra zaren aldetik, eskubidea duzu aske ibiltzeko eta edozein herrialdetan lan egiteko.

Hainbat aukera duzu lana bilatzeko: zure kontu lana bilatu edo horretarako dauden enpresa/agentziak erabili. Azken kasu horietan, kontuan izan behar duzu zerbitzua ordaindu egin behar dela.

 

EURES (Europako Enplegu Zerbitzua)
EURES da sare bat, Europar Ekonomia Elkarteko herrialdeetako enplegu zerbitzu publikoek osatzen dutena. Bertan, beharrezko informazioa eta aholkularitza ematen dute beste herrialdeetan lan egiteko. Lana bilatzen ari denari aukera ematen dio lan agentzia nazionaletan agertzen diren plaza hutsak kontsultatzeko. Informazio hori denbora errealean eguneratzen da etengabe. Informazioa Batasuneko hizkuntza ofizial guztietan dago.

EURES - Gipuzkoa (Violeta Morcillo)
San Marcial 12. 20005 Donostia
E-posta: eures-gipuzkoa.morcillo@sepe.es

 

GAZTERIAREN EUROPAR ATARIA
Atari hau Europako Batasunaren ekimena da, helburua da gazteei ahalik eta informazio zabalena eskura jartzea. Hainbat atal daude bereizita, herrialdeka bilaketak egiteko: praktikaldiak, lana bilatu, lana udan, au-pair...

EUROPASS
Europass dokumentu dosier bat da, norberaren titulazio, ziurtagiri eta gaitasunak era argi eta errazean jakinarazten laguntzen duena. Helburua da ikasle eta langileen mugikortasuna erraztea, heziketa edo lan eskaintza baten aurrean.

 

BEKAK ETA PRAKTIKAK ATZERRIAN

Atzerrian  sustatutako bekak  eta  praktikak modu interesgarriak dira lan eskarmentua  handitzeko, zure herrialdetik kanpora lanari ekiteko, zurea ez den beste  hizkuntza bat hobetzeko, eta, azken buruan, atzerrian ametsetako lana lortzeko (Iturria: Gazteaukera).

 

OPORRETAKO EDO URTE SASOIKO LANAK ATZERRIAN

Udako oporretan atzerrian lan egitea, beste hizkuntza bat hobetzeko, beste herrialde batzuk ezagutzeko, edo beste gazte batzuekin harremanak sortzeko, egitasmo aberasgarria da, baina ondo planifikatu behar dena. (Iturria: Gazteaukera).

 

EUROPA HELMUGA GIDA

Gida hau urtero argitaratzen du Euskadiko Gazteria Behatokiak. Eskaintzen ditu Europan mugitzeko jakin behar den guztia, konponbideak eta informazio praktikoa.