Ura

Ura

Programa honetan, ura bizi-iturri eta izaki bizidun guztientzako ezinbesteko elementu gisa aurkeztuko dugu. Era berean, ura zaindu eta babestu beharreko altxorra dela ikasiko dute ikasleek.

Auzoan zehar egindako ibilbideen, esperimentuen eta tailerren bidez, urarekin lotutako hainbat alderdi jorratuko ditugu, hala nola:

  • Uraren zikloa.
  • Ur-molekularen ezaugarriak: gainazaleko tentsioa, kapilaritatea, etab.
  • Ur gezaren banaketa planetan.
  • Gainazaleko uren kutsadura: jatorria, ibilbidea eta hondakin-uren tratamendua, etab.
  • Lur-azpiko urak: dinamika, paisaiaren modelaketa, kutsadura, etab. 

 

Aipamen berezia merezi du azken puntuak, izan ere, Udalaitz mendia eremu karstiko bat da, eta ondorioz, ura nahieran agertu eta desagertu egiten da.

Aska

 Ur araztegia

 Mendiko iturria