ZERBITZUA
Ekintza askotan hartzen dugu parte ingurumen programak antolatu, diseinatu eta eskaintzen. Bai Arrasateko ikasleekin, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren bitartez, bai Debagoieneko ikasleekin, Debagoieneko Mankomunitatearekin batera gauzatzen dugun Hondakinen Kanpainaren bitartez, eta baita ere urrutiagoko ikasle taldeekin, eskolan egiten dituzten egonaldi luzeen bitartez. Beste Udal zerbitzuekin batera hainbat egitasmotan barte hartzen dugu elkarlanean.
Ingurumen eskolaren material didaktikoa edo bestelako materialak maileguan uzteko aukera ematen dugu eta ikastetxeak ez diren talde antolatuek ere aukera daukate Udalako Ingurumen Eskola erabiltzeko.
Helbidea: Udala auzoa z/g
Telefonoa: 943770488
Posta elektronikoa: ieskola@arrasate.eus
Bulegoko ordutegia: 8:00-15:00
Tarifak
2021/2022 (eguneko/pertsonako) | |
---|---|
Herrikoak ez diren Ikastetxeentzako egonaldiak | 7.7 € |
Herriko ikastetxeentzako egonaldiak (Hezkuntza zerbitzurako eta alojamendurako %50eko hobaria) |
3.85 € |
Beste talde batzuk (ikastetxeak ez diren talde antolatuak) | 8.75 € |