Hondakinen Kanpaina
Kanpaina honen baitan hurrengo ekintzak burutzen ditugu:
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoekin
2 orduko saioak egiten ditugu beraien ikastetxeetan. Bertan lantzen da hondakinen arazoa, egungo egoera eta konponbideak, tailer ezberdinen bidez.Era berean, Udalako Ingurumen Eskolan egun bateko egonaldia egiteko aukera izaten dute. Azkenik hormairudi lehiaketa batean parte hartzera gonbidatzen zaie, non, irudikatu behar duten beraien herria hondakinen gaiarekin 50 urte barru. Irabazleek motxila ekologikoak eta eskolako materiala jasotzen dituzte.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
Ordu bateko saioa egiten da, non lantzen den gure bailaran egiten den kudeaketa hondakinekin, bideo eta hizketaldi baten bitartez.
Lema lehiaketan parte hartzeko aukera ematen zaie, hurrengo urteko kanpainan erabiltzeko. Saria egun bateko irteera izaten da talde irabazlearentzat. Irteera horretan, zaborra kudeatzeko hainbat azpiegitura bisitatzeaz gain, Donostiako Aquariuma ere ikusten dugu.
Lema irabazleak urtez urte:
2001/2002 Zaborrari gabon, bizitza hobeari egunon
2002/2003 Zabor urri, bizi berri
2003/2004 Zaborra murriztu, mundua berpiztu
2004/2005 Zaborra behera eta mundua aurrera
2005/2006 Mundua txikitu ez dadin, zabor gutxiago egin
2006/2007 Zaborrik onena, egiten ez dena
2007/2008 Burua piztu eta zaborra murriztu
2008/2009 Sentitu, pentsatu ekin! Zaborrarekin berdin
2009/2010 Mundua garbi mantendu dadin, denon artean lan egin!
2010/2011 Ez izan burugogorra eta murriztu zaborra
2011/2012 Zabor gutxiago sortu eta etorkizun hobea lortu
2012/2013 Zaborra gutxitu eta planetaren bihotza garbitu
2013/2014 Ez nahasi eta birziklatzen hasi
2014/2015 Zaborra murriztu eta bizia berriztu
2015/2016 Birziklatzearen esanahia, bizitzaren nahia
2016/2017 Birziklatuz gero, zaborra zero
2017/2018 Zaborra birziklatzean, ingurumen garbia aldamenean"
2018/2019 Zabor gabe, bizitza hobe
2019/2020 Zaborra lurrera, mundua kalera
2020/2021 (lehiaketa bertan behera)
2021/2022 Zaborra gehiegi, kalte larregi
2022/2023 Zaindu gure planeta, ez dago besterik eta