2014/2015 Mugikortasun iraunkorra
2014/2015 Mugikortasun iraunkorra
- Gaur eguneko mugikortasun ohiturek sortzen dituzten ondorioak ezagutu ditugu (klima aldaketa, ekosistemen suntsipena, arriskua, bizi kalitatean duten eragina…). Bereziki, arrasatearron ohituretan zentratu gara.
- Gaur eguneko zein antzinako garraiobideen alde on eta txarrak.
- Arrasateko garraio-azpiegiturak aztertu ditugu.
- Arrasate herria nola antolatuta dagoen ikusi dugu (kaleen egitura).
Eta atal horiek lantzeko, hauek izan dira ikasleekin egin ditugun ekintzak:
- Esperimentu eta behaketaren bidez, bertatik bertara ikusi ahal izan ditugu, gaur eguneko mugikortasunak sortzen dituen ondorioetako batzuk.
- Arrasateko kale desberdinak aztertu ditugu eta mugikortasun jasangarriaren ikuspuntutik baloratu.
- Ikasleek eskolara oinez joateko dituzten bide posibleak aztertu ditugu. Kontutan hartu ditugu, bide horietan dauden alde positiboak eta hobetu beharrekoak.
- Arrasateko ikastetxe desberdinetako sarrerak aztertu ditugu. Mugikortasunari dagokionez, eskola ingurua ikasleentzat egokia den edo ez baloratu dugu.