Ondarea
Ondarea
Arrasateko kaleek gordetzen dituzte egitura urbanistiko eta eraikin multzo interesgarriak. Hiri-gutuna jaso zuenetik, 1260 urtean, herria plano ortogonal baten inguruan antolatzen hasi ziren Mondragon hiribilduko lehen biztanleek.
Plano ortogonal hura, forma obalatua zuen hesi batek ixten zuen eta gotorleku horren barruan kaleak eta kantoiak zabaldu ziren, orubeetan etxeak, baselizak eta parrokia eraiki zirelarik. Hesiak babesten zituen orduko mondragoetarrak eta, hiribildura sartzeko, hainbat ate zabaldu ziren harresian.
Baina, hazkunde ekonomiko eta demografikoaren ondorioz, herria hiribildutik kanpo hazten hasi zen, errabal berriak eraikiz. Haietan eraiki ziren etxe berriak eta komentuak.
Industrializazioak, beste iraultza berri bat ekarri zuen herrira, han-hemenka, lantegi berriak zabaldu ziren eta, haiek ere, ondare industrial ederra utzi digute ondorengo belaunaldiei.
Ezagutu herriko altxorrak
Gehiago ezagutu nahi baduzu