Herrigunea-Bedoña
Ibilbide honek herrigunea lotzen du baserri giroko Bedoña auzoarekin, eta bira ematen dio Kurtzetxikiri. Bedoña Aretxabaletako auzoa izan zen 1966. urtera arte, eta bertan Santa Eulalia eliza dago. Bidean ikusten dira San Andres eta Bedoña inguruko zelaiak, sagastiak eta mahastiak, inguruko mendien ikuspegi ederrez gozatu bitartean.
Informazio gehigarria
Santa Eulalia eliza: estilo errenazentistako eliza da eta mendebaldeko leihoan elementu erromanikoak ditu. Abenduaren 10ean ospatzen da Santa Eulalia eguna. Handik gertu daude Koldobika Jauregiren Dragoiburu eskultura eta Loramendi poeta ezagunaren oroitarria.
Artazubiaga: baserritik gertu daude Artazubiaga leinuaren dorretxearen aztarnak. Hango jaunak, Juan Bañez de Artazubiaga, etxea erretzea agindu zuen (XV. mende erdialdera), ez baitzuen Oñatiko kontearen menpe ikusi gura, hau da, dominazio feudalaren menpe. Haren ondorengoek, jauregi eder bat eraikiarazi zuten herrigunean (Resusta kalean). Armarrian dorretxe bat sutan agertzen da eta esaldi hau irakurri daiteke: “Pro nostri generis libertate combusta” (Gure leinuaren askatasunagatik errea).
Inguruko beste aukera batzuk






