Basoko bioaniztasuna

Basoko bioaniztasuna

Udala auzoan daukagun baliabide garrantzitsuenetariko bat bertako basoa da, hain zuzen ere, artadi kantauriarra. Programa honi esker, ikasleek ezagutuko dituzte bertan bizi diren animalia eta landare batzuk, animalia hauen soinuak, basoan uzten dituzten arrastoak, etab.

Horretarako, basoan murgilduko gara, inguruneak eskaintzen digun esperientziaz gozatzeko eta elementu desberdinak behatzeko, esate baterako, hegaztiak prismatikoen bidez begiztatu. Horretaz gain, laginak hartuko ditugu, ondoren, gure laborategian lupekin aztertzeko. Gainera, ikusitako zuhaitz eta zuhaixken haziak ereingo ditugu eta lurzoruarekin esperimentuak egingo ditugu. Landutako kontzeptuak barneratzeko ekintza dinamikoak erabiliko ditugu, pista jolasak eta tailerrak batik bat.  

 basoa ezagutzen

 

landarren bilduma egiten

basoari buruzko fitxa betetzen