Eskolara Oinez
Eskolara Oinez
Europako Mugikortasun Astearekin bat eginik, irailaren 16tik 22ra, eskolara oinez joatearen aldeko garrantzia zabaldu nahi dugu Arrasateko hezkuntza komunitate guztiari. Herriaren mugikortasuna jasangarria izatearen onurak ingurumenak ez ezik, gizarteak ere nabaritzen dituztelako.
Mugikortasun ohitura jasangarriak izateak, hau da, auto partikularraren ordez, oinez, bizikleta, patinete edo garraio publikoan mugitzeak herriko ingurumena hobetzen laguntzen du; aire kutsadura, berotegi efektuko gasen igorpena, zarata, edota istripuak izateko arriskua murrizten baitu. Baina, gainera, gure herria atseginagoa bihurtzen du, kutsadurarik gabeko eremuak handitu, kaleak seguruagoak egin eta azken finean, autoen ordez, petsonak erdigunean jartzen dira, herrriak bizigarriagoak eginez.
Hori horrela, Eskolara Oinez egitasmoan Arrasate Herri Eskolak parte hartzen du 2012.urtetik. Aste horretan zehar, goiz guztietan ingurumen eskolako irakasleak izaten dira bidelagun ikasleak Herri Eskolaraino lagunduz. Bi ibilbide egoten dira aukeran, bata San Andres auzotik irtetzen da, Kurtze txiki plazatik, zehazki, eta bestea, erdigunetik, Biteritik, hain zuzen ere. Ikasturtean zehar ohitura horrekin aurrera egitera animatzen ditugu ikasle guztiak.
Zorionez, urtetik urtera parte hartzaile kopurua handituz joan da eta bidelagun berriak gehitzea espero dugu aurrerantzean ere, gure herria hobetzen eta bideaz eta lagunez gozatzen jarraitzea espero dugu.
Eskolara Oinez-en izena emateko.