Enarak
Enarak
Arrasaten enarak eta sorbeltzak herritarren zientziaren bidez jarraitzeko programa
Sarrera
Enarak eta sorbeltzak espezie babestuak dira, eta bioadierazle bikainak; ingurune urbanoari zein landatarrari estuki lotuta daude. Obrak, arkitektura-berrikuntzak eta intsektuen gutxitzea direla eta, habien galera gertatzen ari da, eta honako hauek ezagutzea beharrezkoa da:
- Habien kokapena
- Bertan dauden espezieak
- Haien egoera eta bilakaera
Herritar zientziak funtsezko zeregina du espezieen jarraipen-proiektuetan; izan ere, tokiko biztanleriaren inplikazio zuzenari esker, datu espazial eta denborazko ugari bildu daitezke. Informazioa biltzetik harago, ekimen mota hauek ekarpen handia egiten diote dibulgazio zientifikoari, herritarrei espezieak identifikatzeko, haien bizi-zikloa ulertzeko eta biodibertsitatearen kontserbazioan modu aktiboan parte hartzeko beharrezko tresnak eta ezagutzak eskainiz.
Helburua
Programa honen helburua da tokiko kontserbaziorako eta herritarren sentsibilizaziorako baliagarria izango den informazioa sortzea, eta, aldi berean, habiak dituzten eraikinen birgaitzerako aplikagarriak diren gomendioak ematea.
Gainera, proiektu honek Garapen Jasangarrirako 15. Helburuan (Lehorreko ekosistemen bizitza) eragiten du:
- Biodibertsitatearen galera geldiaraztea
- Mehatxatutako espezieak babestea

Xede-espezieak
Gaur egun, Arrasateko udalerrian lau espezie nagusi aurkitzen ditugu; hala ere, komenigarria da beste bi espezie ere kontuan hartzea, noizbehinka behatu daitezkeelako (espezie sekundarioak).
Espezie nagusiak
- Sorbeltz arrunta (Apus apus)
- Enara arrunta (Hirundo rustica)
- Haitz enara (Ptyonoprogne rupestris)
- Enara azpizuria/ ipurzuria (Delichon urbicum)
Espezie sekundarioak
- Enara ipurgorria (Cecropis daurica)
- Uhalde-enara (Riparia riparia)
Metodologia
Proiektua garatzeko, honako urrats hauek jarraituko dira:
- Proiektuaren aurkezpena eta izen ematearen irekiera (apirilak 16, 18:00tan Kultur Aten).
- Prestakuntza-jardunaldia (maiatzak 9, 10:00tan Kultur Aten): parte-hartzaileei Arrasaten dauden espezie desberdinak identifikatzen erakutsiko zaie eta NaturaList aplikazio mugikorraren bidez datu-bilketa nola egin azalduko zaie.
- Datu-bilketa (maitza-uztaila): parte hartzen duten boluntarioek esleitutako eremuan modu autonomoan datuak jasoko dituzte.
- Datuen berrikuspena (uztaila-abuztua): parte hartzaileek sartutako datuak berrikusi eta balioztatu. .
- Amaierako jardunaldia herritarrekin (iraila): herritarren artean bildutako datuak ezagutarazteko saioa; gainera, habia-kutxak eraikitzeko tailer bat eskainiko da Udalako Ingurumen Eskolan.
- Amaierako jardunaldia Arrasateko Udalarekin: udal agintari eta teknikariei lanaren emaitzak aurkeztuko zaizkie eta dokumentuak entregatu, atzemandako habien koordenatuen dokumentua eta jardunbide egokien txostena (iraila).
