- https://www.arrasate.eus/es/agenda/bi-aldiz-erditu-zinen-nitaz-ama-alaine-agirre-literatura-solasaldiak
- Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama / Alaine Agirre (Literatura solasaldiak)
- 2018-11-29T18:15:00+01:00
- 2018-11-29T20:15:00+01:00
Cuándo | 2018-11-29T18:15:00+01:00 2018-11-29T18:15:00+01:00 - 2018-11-29T20:15:00+01:00 2018-11-29T20:15:00+01:00 |
---|---|
Dónde | Kulturate |
Web del Evento | Visitar web |
Informazio gehiago
Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat…
Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka.
Koordinatzailea: Yurre Ugarte