- https://www.arrasate.eus/es/agenda/beduino-bat-karibe-aldean-ali-salem-iselmu-literatura-solasaldia
- "Beduino bat Karibe aldean", Ali Salem Iselmu (Literatura solasaldia)
- 2020-12-17T18:30:00+01:00
- 2020-12-17T20:30:00+01:00
- Koordinatzailea: Alex Gurrutxaga
Cuándo | 2020-12-17T18:30:00+01:00 2020-12-17T18:30:00+01:00 - 2020-12-17T20:30:00+01:00 2020-12-17T20:30:00+01:00 |
---|---|
Dónde | Kulturate |
Informazio gehiago
Ali Salem Iselmu saharar idazleak bere belaunaldiko saharar askok bizi izandakoa jaso du liburu honetan: Ihesaldia eta erbesteratzea, haurtzaro gogorra errefuxiatu kanpamenduetan, Kuban egonaldi luzea ikasle garain, basamortura itzulera eta ondorengo erbeste mugagabea Europan, zain, Mendebaldeko Saharak Marokoren okupazio bidegabea bizi duen era berean.Beduino bat Karibe aldean haur baten eta belaunaldi oso baten historia da, gerratik ihesi basamortuan ibilaldi luzeak eta bonbardaketak jasan behar izan zituena, bere gurasoengandik banatu behar izan zena eta, ozeanoa zeharkatuta, Kubaraino helduta bizitzaren atal berri bati hasiera eman behar izan ziona. Bertan, beste kultura ezagutu eta bertan hezi ahal izan zuten haur horiek, bertako gastronomia, musika eta fruta tropikalak ezagutu eta, aldi berean bertakoei euren kultura nomada eta beduinoaren berri eman ahal izan zuten.
Hemen Habanako malekoia, Santiagoko badia eta Sierra Maestrako mendiak ageri dira, baita Tiris aldeko Leyuad mendiak, Rio de Oroko penintsula eta Aaiun hiria ere. Leku horiek guztiak Kuban eta Mendebaldeko Saharan daude, baina liburu honen orrialdeetan hurbilago sentituko ditugu batzuk besteetatik. Beduino batek Karibe itsasoaren ur berde eta lasaiak ulertzen eta sentitzen jakin izan zuen bezala, ur putzu batek basamortuan duen sakonera ulertu zuen, bertan edan baitzuten bere arbasoen dromedarioek.
Nork bere bizipenak gogora ekartzen dituenean, literaturaren bidez bere alderdirik gizatiarrena isla dezake, sufrimenduaren eta injustiziaren aurrean konpromisoa hartzera bideratzen duen gizatasuna, sahararren errealitatearen ahanztura eta ikusgarritasun falta borrokatzera eramaten gaituena.