Auzoan neska-mutil asko dago oporretan jolasteko leku baten bila, baina 
bertako plazek eta bideek ez dute aisialdiko egun horietarako plan onik 
eskaintzen. Gainera, Freddy bidean aurkitzen dituen haurtxoak izutzen 
eta umiliatzen ibiltzen da; batzuek nahiago dute lasterka alde egin, 
baina beste batzuk hasiak dira egoeraz nekatzen. Freddy bera baino 
inuzenteagoak eta zintzoagoak diren gainerako neska-mutilak gogaitzea 
atsegin duen harroputz horietako bat da, eta horrela igarotzen ditu 
egunak. Baina bestalde, Víctor dago, bere biktimetako bat eta gure 
protagonista; hamar urteko mutiko honek ez dauka inork gaizki trata 
dezan jasateko gogorik eta, horretarako, bere lagunen babesa dauka. 
Hirira zirku bat iritsiko da eta, aldi berean, talentu-lehiaketa bat 
antolatuko dute. Victorrek ikuskizun bat du prestatuta eta bere esku 
dagoen guztia egingo du inork ez diezaion arrakasta izateko aukera 
zapuztu.
Género: Animación
Director: Peter Dodd
Dureción: 84
Calificación: todos los públicos.