JABIER MUGURUZA

JABIER MUGURUZA

Cuándo 2016-01-23T19:00:00+01:00 2016-01-23T19:00:00+01:00 - 2016-01-23T20:00:00+01:00 2016-01-23T20:00:00+01:00
Dónde Amaia antzokia

Informazio gehiago


Hemen dugu Jabier Muguruza euskal kantautorearen disko berria, 14.a dagoeneko, “Tonetti anaiak” izenburukoa. Bertan, aspaldiko partez, egileak idatzitako testuak nagusitzen dira, kolaboratzaileek idatzitakoen aldean. Badaude, hala ere, Iñaki Irazuk, Lourdes Oñederrak, Harkaitz Kanok eta Gerardo Markuletak sinatutakoak.

Alderdi musikalean, jazz ikutuko giroa topatuko dugu bertan. Helburu horrekin, Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolearen zuzendaritzapean.

Mikelek, musika-moldaketez arduratzeaz gain, pianoa ere jo du disko honetan, eta honako musikariak aritu dira jazz-laukotea osatzen: David Gómez (bateria), Ignasi González (kontrabaxua) eta Gorka Benítez (saxoa).

Beste behin ere, tempo lasaiak, sosegatuak... Jabier Muguruzaren disko berrian, egokienak entzulearen belarrira bere istorio eder horiek kanta ditzan, geure baitako alderdirik intimoenarekin topo egiten dutenak.

Entradas aquí.