Udal bibliotekaren xedea eta zerbitzuak.

Xedea

Arrasateko Udal Biblioteka doako zerbitzu publikoa da, adin guztietako herritarrei zuzendua.

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean parte hartzen du, eta hauek dira bere helburu nagusiak:

  • Informazioa eskuratzeko bitartekoak jartzea.
  • Bizialdi osoko ikaskuntzan laguntzea.
  • Irakurketa sustatzea, bereziki haurtzaroan, herriko ikastetxeekin lankidetzan.
  • Kultura aisialdia eskaintzea.
  • Herriko informazioa zein kultura produkzioa bildu, gorde eta zabaltzea, tokiko historia eskuragarria izateko.
  • Espazio libre eta babestu bat eskaintzea, pertsonen artean komunikazioa eta elkarbizitza bultzatzeko.
  • Nazio Batuen Erakundearen Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren helburuak lortzen laguntzea.

Ematen diren zerbitzuak

Irakurketa eta kontsulta

  • Bibliotekan bertan kontsultatu daitezke bildumako dokumentuak: gai askotako liburuak eta literatura, aldizkariak, egunkariak, musika eta pelikulak.
  • Tokiko bilduma (bakarrik Kulturaten): atal honetan aurkituko dituzu Arrasateren gaineko bibliografia eta kultur produkzioa.

Informazioa eta orientazioa

  • Laguntza eskaintzen da dokumentuak lokalizatzeko, informazioa bilatzeko eta zerbitzuak erabiltzeko.
  • Web orrian aurkituko dituzu albisteak, agenda, nobedadeak, online tramiteak eta zerbitzuen inguruko informazioa: www.arrasate.eus/biblioteka
  • Online katalogoan kontsultatu daiteke Euskadiko sareko biblioteka denen bilduma: www.euskadi.net/katalogobateratua

Dokumentuak eskuratzea

  • Behar duzuna gure bilduman ez badago, eskuratzea proposatu dezakezu. Bibliotekak baloratuko du erostea edo beste biblioteka batetik maileguan ekartzea.
  • Liburutegien arteko mailegua: guk ez daukaguna beste biblioteka batzuetatik ekarri dezakegu, eta era berean, gure dokumentuak beste batzuei uzten dizkiegu, sareko bibliotekekin elkarlanean.

Mailegua

Informatika eta wifia

  • Ordenagailuak eta wifia daude modu autonomoan erabiltzeko. Aukera dago inprimatu, eskaneatu (Kulturaten bakarrik) eta fotokopiatzeko (Kulturaten bakarrik).
  • KZgunea (Kulturaten bakarrik): teknologia berrien gaineko ikastaroak eskaintzen dira, eta baita tutoretza pertsonalizatuak ere.

Kultura jarduerak

  • Jarduera antolatzen ditugu irakurketa eta bibliotekaren erabilera sustatzeko; esaterako, literatura solasaldiak, ipuin kontaketak eta gomendioen gidak.

Bisita gidatuak

  • Ikasleentzat zein bestelako taldeentzat bisitak eskaintzen ditugu biblioteka ezagutu eta zerbitzuen berri emateko.