Herria ezagutzen

“HERRIA EZAGUTZEN” bildumak herriko kultur ondarea transmititzea eta herritartasuna sustatzea helburu du.

“HERRIA EZAGUTZEN” bilduman sei unitate didaktiko aurkituko  dituzu. Unitate bakoitzaLehen Mailako Hezkuntzako maila baterakodago pentsaturik. Hala ere, nahi duzun erabilera egin ahal izango duzu.

Unitate horien prestaketan Udaleko Hezkuntza Sailak, herriko ikastetxeak eta Hik Hasi aldizkariak parte hartu dute.

Unitate didaktiko bakoitzak gaiarekin lotura duenibilbide didaktikoa edo birtuala  eskaintzen du  aukera ezin hobea emanez, herria ezagutzeko. Gainera, irakasleentzako gidan, unitateetan planteatzen diren jarduerak egiteko jarraibideak emateaz gain, herriko historia eta kultura ondarearen gaineko informazio zabala  aurkituko duzu.

Izan ere, apartatu horretan, irakasleentzako gida dela jartzen duen arren, bertan herritarrak  sartzea gonbidatu nahi ditugu, herriko kultur ondarea zein historia ezagutu eta horietaz gozatzeko.

portadak1tx portadak2tx portadak3tx portadak4tx portadak5tx portadak6tx