Euskal abizenak euskal grafiaz

Abizenak euskarazOrain dela urte gutxira arte euskara ofiziala ez izateak euskarazko abizenak (Agirre, Artetxe...) gaztelaniazko grafiaz idaztea ekarri du: Aguirre, Arteche... Gaur egun, ordea, abizenen euskal grafia ofiziala da eta, hala nahi izanez gero, aldaketa egitea oso erraza da, ez du inolako arazorik sortzen eta bake epaitegiko erregistro zibiliean egin daiteke.  Horretarako, erregistro zibiliean bertan ematen duten eskaera-orria bete behar da eta honako dokumentazioa erantsi:

  • NANaren fotokopia.
  • Jaiotza-agiri literala. (bake epaitegian eskatu daiteke).
  • Errolda agiria.
  • Eskatzailea ezkonduta badago edo seme-alabarik badu, familia liburuaren fotokopia.
  • Seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia. 16 urtetik gorako seme-alabarik baduzu.

Behin gurasoek aldaketa eginda, euren seme-alabek, 18 urtez gora badute, nahikoa dute bake epaitegira joan eta esatea eurak ere aldaketarekin bat egin nahi dutela. Edozein momentutan egin dezakete eta ez dute tramitazio osoa egin beharrik.

Euskaltzaindiaren irizpideak

Izen-abizenak moldatzeko, Euskaltzaindiak markatutako irizpideak hartzen dira kontutan, eta Euskaltzaindiaren webgunean kontsultatu daitezke izen eta abizenen zerrendak. Edonola ere, azken erabakia epaileak hartzen du eta, kasuren batean, onartu izan dituzte Euskaltzaindiaren izendegian ez datozen formak: Múgica-tik Muxika-ra aldatu beharrean, Mujika-ra aldatzea, adibidez.

Beste hizkuntza bateko izen-abizenak euskal grafiara moldatzea ere epailearen irizpidearen arabera geratzen da.

Azalpen zabalagoak

Jarraitu beharreko urrats guztiak eta gaiaren inguruan sortu daitezkeen zalantzak argitzeko, UEMAren webgunean daude azalpenak.