‘Administrazio Orokorreko Teknikari’ bat hautatzeko deialdia

08/07/2015
Izena emateko epea: uztailaren 11tik 20ra bitartean

Arrasateko udalak hautaketa prozesu bat deitu du, ‘Hirigintzako Administrazio Orokorreko Teknikaria’ lanpostua, bitarteko izaeraz, hornitzeko.

Izangaiak zuzenbidean lizentziatuak izan beharko dira, eta 4. hizkuntza eskakizuna, edo gutxienez 3. hizkuntza eskakizuna, egiaztatuta izan beharko dute, prozesuan parte hartu ahal izateko.

Azterketak (teorikoa eta teoriko-praktikoa) iraileko lehen hastean egingo dira, eta izena emateko epea uztailaren 11tik 20ra bitartekoa izango da.

Hautaketa prozesua aginduko duten Oinarri-arauak hemen ikusi daitezke.