“Eging swing” kanpaina Tokikom sarien irabazle

22/10/2018
Card image cap
Egin Swing eta ahalegin” kanpainak euskarazko publizitate kanpainarik onenaren saria jaso du

Arrasateko Udalaren “Egin Swing eta ahalegin” kanpainak euskarazko publizitate kanpainarik onenaren saria jaso du TOKIKOM tokiko hedabideen sareak antolatutako jardunaldietan. Arteman komunikazio agentziarekin elkarlanean egindako lanak kritika oso positiboak jaso ditu epaimahaiaren eskutik, mezua modu alai eta herriko publikoari egokitua egoteak duen balioa nabarmenduz.

Bilboko EITBko egoitzan ospatutako Tokikom Jardunaldien baitan egon da Tokikom Sarien banaketa. Arrasateko udalenarekin batera, Udal Euskaltegien eta Ura agentziaren kanpainak izan dira finalistak. Arrasateko Udaletik Maria Ubarretxena alkatea eta Artemaneko Arantzazu Lagunilla eta Asier Lekue izan dira saria saria jaso dutenak.