Arrasateko langabeak kontratatu dituztenek laguntza eskatzeko aukera
Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko diru laguntzak 50 langile edo gutxiago dituzten enpresei zuzendutako programa da, eta helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea.
Udalak ekainean jarri zuen martxan, Arrasateko enplegua sustatzeko planaren baitan. Oraingoz aurreikusten zena baino erabilera txikiagoa izan du programa honek, eta Udala harrituta dago, herrian laguntza hori jasotzeko baldintzak betetzen dituzten zenbait enpresa daudela jakinda:
- Diru laguntza programa honekin laguntzen dira 2014an zehar egindako kontratuak: gutxienez 6 hilabetekoak, egun osoko lan jardunekoak eta 50 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.
- Enpresek lantokia Arrasaten izan behar dute eta kontratatutako langabeak Arrasaten erroldatutakoak.
- Kontratu bakoitza 2.250 eurorekin laguntzen da.
- Programa hau Arrasateko Udalak berak bakarrik kudeatu eta finantzatuko du. Honetarako 100.000€ bideratu dira
Beraz, oraindik hilabeteko epea geratzen da diru-laguntza hau jasotzeko eskaerak aurkezteko (BAZen). Esan, diruz laguntzen diren kontratuak direla bai orain burutu daitezkeen kontratu berriak, baita jadanik 2014an zehar burutu direnak ere.
Laguntza eskatzeko bete behar diren baldintza zehatzak hemen.
Noticias relacionadas
Arrasate Geroa Ganoraz
- Compost para los ciudadanos 12/06/2015
- Aurtengo Sanjuanetako kartel irabazlea 26/05/2015
- Musakolako kiroldegira hatz markarekin sartzeko sistema jarri dugu 26/05/2015
- Euskal Emakumeen bira Arrasaten abiatuko da ekainaren 11n 25/05/2015
Empleo
- El Ayuntamiento de Arrasate refuerza el programa ‘Lan r Bai’ ofreciendo un servicio integral de empleo formativo adaptado a las personas en situación de exclusión social 03/02/2023
- Proceso selectivo unificado para la provisión de dos plazas de policia local 19/01/2023
- El Ayuntamiento creará una bolsa de trabajo de profesores/as del Euskaltegi municipal 03/01/2023
- El Ayuntamiento contratará a 10 personas dentro del programa empleo-formación de trabajo forestal 27/09/2022