Bi emakumek jasandako eraso matxistaren kontrako elkarretaratzea

15/05/2017
Card image cap
Astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan

Arrasateko mugimendu feministak eraso honen aurrean erabateko gaitzespena adierazi nahi du, eta dei egiten die herritar guztiei astelehenean, hilak 15, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazan izango den elkarretaratzean beraien gaitzespena ere adieraz dezaten.

Erailketa matxistekin batera, emakumeen aurkako sexu bortizkeria eta eraso fisikoak dira emakume eta gizonen arteko desorekaren adierazgarri latzenak. Indarkeria matxistak, ordea, aurpegi asko dauzka eta hau errotik desagerrarazi nahi badugu, ezinbestekoa da herritarron zein erakunde publikoen erabateko konpromisoa eta inplikazioa.

Amaitzeko, elkartasun osoa adierazi nahi diegu oraingo honetan erasotuak izan diren bi emakumeei.

GUTAKO BAT IKUTZEN BADUTE, GUZTIAK IKUTZEN GAITUZTE!

GUTAKO BAT IKUTZEN BADUTE, GUZTIOK ERANTZUTEN DUGU!